424. Buletina

424. zk.    2023-02-10

 

ALBISTEAK

Antzokien Sarea osatzen duten 35 udalerriek 801 emanaldi egin zituzten 100.000 ikusle baino gehiagorentzat

Sarearen gune eszenikoek 10.224 eserleku dituzte eta udalerriek, guztira, 275.000 biztanle

 

NUKFko lehendakariak ikaskuntza-zerbitzuaren garrantzia azpimarratu du tokiko komunitate hobeak eraikitzeko

Nafarroako Ikaskuntza-Zerbitzuko Sareak bigarren jardunaldiak egin ditu

 

Tokiko merkataritza-sozietateak haien kapital publikoa nagusiki toki-erakundearena bada, zuzenean kudeatzeko moduen artean sartuko dira

Parlamentuak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen aldaketa bat onetsi du

AGENDA

Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategiaren ebaluazioa

ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…)

19. NAO, 2023KO MAIATZAREN 27KOA (OSTIRALA).

Dirulaguntzak. Eraikuntza hondakinak. 1439E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, honako dirulaguntza honen deialdia onesten duena: "2023ko Hondakinen Funtseko dirulaguntza toki entitateentzat. Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen eta hondeatutako material naturalen fluxua". DDBN identifikazioa: 668483.

Dirulaguntzak. Hondakinak – Etxeko hondakinen fluxua. 1441E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2023ko Hondakinen Funtsa. Etxeko hondakinen urteko fluxua" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 668479.

21. NAO, 2023KO MAIATZAREN 31KOA (ASTEARTEA).

Dirulaguntzak. Tokiko Ekintza Planaren gauzapena-Tokiko Agenda 2030 1302E/2022 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: "Toki erakundeentzako dirulaguntza, Tokiko Agenda 2030eko Tokiko Ekintza Plana gauzatzeko 2023. urtean". DDBN identifikazioa: 663015.

24. NAO, 2023KO OTSAILAREN 3KOA (ostirala).

Dirulaguntzak. LGTBI+ arloko sustapena eta babesa. 474E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdi bat Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egin daitezen 2023an. DDBN identifikazioa: 668756.

Dirulaguntzak. Aukera-berdintasuneko agente teknikoak. 479E/2022 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena, dirulaguntza hauek eman daitezen norgehiagoka: dirulaguntza, Nafarroako toki-erakundeentzat, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko agente teknikoak kontratatzeko, finkatzeko eta horien mantentzea babesteko, horiek 2023an finantzatzen lagunduz DDBN identifikazioa: 668657.

Dirulaguntzak. Pirinioetako Plana. 140E/2022 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Pirinioetako Planaren lurralde eremuan dauden toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat eta hura arautuko duten oinarriak, etxebizitza eta enplegua lotzen dituzten, biztanleriaren finkapena eta inguruko lurralde garapena sustatzen dituzten, eta bizitzeko eta lan egiteko espazioak sortzen dituzten proiektuen ondoriozko inbertsioetarako. DDBN identifikazioa: 663529.

31. EAO, 2023KO OTSAILAREN 6KOA (astelehena).

Dirulaguntzak. ICT/99/2023 Agindua, urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez aldatzen baita ICT/949/2021 Agindua, irailaren 10ekoa, merkatuei, hiriko merkataritza-eremuei, merkataritza ez finkoari eta merkaturatze-bide laburrei laguntza emateko laguntza lerroaren oinarriak arautzen dituena, eta 2021ean deialdia egiten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren esparruan.

33. EAO, 2023KO OTSAILAREN 8KOA (ASTEAZKENA).

Biztanleen udal errolda. 2023ko otsailaren 3ko ebazpena, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakariak eta Tokiko eta Erkidegoko Lankidetzako Zuzendari Nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko otsailaren 17ko ebazpena udalei udal erroldaren kudeaketaren jarraibideak ematen dizkiena.