Boletín nº 451

451. zk.    2024-06-14

 

ALBISTEAK
Batzorde Betearazleak zenbait hitzarmen onetsi ditu eraikuntzako eta meatzaritzako hondakinen ekonomia zirkularra bultzatzeko eta gobernu irekia eta herritarren parte-hartzea sustatzeko
Batzorde Betearazleak zenbait hitzarmen onetsi ditu eraikuntzako eta meatzaritzako hondakinen ekonomia zirkularra bultzatzeko eta gobernu irekia eta herritarren parte-hartzea sustatzeko
Federazioaren 2023ko kontuen berri ere jaso zuen Batzordeak; erakundeak 56.000 euroko superabita izan zuen
Informazio gehiago
AGENDA

Zabalkunde saioak – Etxebizitza kooperatiboa

2024ko ekainak 17 - 2024ko ekainak 19

 

Informazio-saioa: Bi urterako Ekintza Plana – Parte hartu Nafarroa

2024ko ekainak 19

 

Nafarroako EGEF 2021-27ko hiri-garapen jasangarriari buruzko I. informazio-jardunaldia

2024ko ekainak 26

ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…)

 

119. NAOa, 2024KO EKAINAREN 10EKOA (ASTELEHENA).

Autokarabanentzako lekuak ezartzeko dirulaguntzak. 62E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana; honen bidez onesten da toki entitateendako dirulaguntzen deialdia, gaua igarotzeko lekuak presta ditzaten, turismo ibiltarian dabiltzan autokarabana, karabana eta antzekoentzat. DDBN identifikazioa: 762025.

Kirol instalazioetarako dirulaguntzak. 65E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana; honen bidez onesten da Nafarroako toki erakundeendako dirulaguntza deialdia, kirol instalazioak eraberritzeko 2024an. DDBN identifikazioa: 762350.

  

122. NAOa, 2024KO EKAINAREN 13KOA (OSTEGUNA).

Donejakue Bidean mugikortasun jasangarria sustatzeko dirulaguntzak. 61E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Donejakue bideko ibilbideetako toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako, Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako "Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren" esparruan. DDBN identifikazioa: 761494.

  

141. EAOa, 2024KO EKAINAREN 11KOA (ASTEARTEA).

Neurri finantzarioak. Resolución de 7 de junio de 2024, de la Secretaría General del Tesoro y Financiación Internacional, por la que se actualiza el Anexo 1 incluido en la Resolución de 4 de julio de 2017, de la Secretaría General del Tesoro y Política Financiera, por la que se define el principio de prudencia financiera aplicable a las operaciones de endeudamiento y derivados de las comunidades autónomas y entidades locales