49. NAO, 2023KO MARTXOAREN 9KOA (OSTEGUNA).
Kanpoko nafar herritarrak. 3/2023 FORU LEGEA, otsailaren 22koa, kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzkoa.
Dirulaguntza langabeak kontratatzeagatik. 164E/2023 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, "Dirulaguntzak, Nafarroako toki erakundeentzat, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik" deialdiaren gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 674089.
54. NAO, 2023KO MARTXOAREN 16KOA (OSTEGUNA).
Dirulaguntzak artxibatze sistema abiatzeko. 10E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: Nafarroako toki erakundeek 2023an artxibatze sistema propioa abian jartzeko edo finkatzeko dirulaguntzak. DDBN identifikazioa: 677211.
Dirulaguntza ondare dokumentala hedatzeko. 12E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, artxiboetako ondare dokumentala hedatzeko eta hari balioa emateko ekimenak abia ditzaten 2023an. DDBN identifikazioa: 677266.
56. NAO, 2023KO MARTXOAREN 20KOA (ASTELEHENA).
Dirulaguntza zahartze aktiboa sustatzeko. 91E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, gara ditzaten jubiloteka programak eta adinekoei eta mendekotasuna duten pertsonei laguntza psikologikoa eta emozionala emateko programak, zahartze aktiboa sustatzen dutenak, 2023an. DDBN identifikazioa: 678328.
57. NAO, 2023KO MARTXOAREN 21EKOA (ASTEARTEA).
Dirulaguntza suteei erantzuteko jarduketa planak egiteko. 35/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten baita, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egin dezaten 2023an. DDBN identifikazioa: 677428.
Dirulaguntzak Zainketen aldeko itunen esparruan. 106E/2023 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten baita, 2023. urtean "Zainketen aldeko Tokiko Itunak" programan sartutako proiektuak garatzeko. DDBN identifikazioa: 677106.
69. EAO, 2023KO MARTXOAREN 22KOA (ASTEAZKENA).
Hauteskundeen araubide orokorra. Real Decreto 189/2023, de 21 de marzo, por el que se modifica el Real Decreto 1799/2003, de 26 de diciembre, por el que se regula el contenido de las listas electorales y de las copias del censo electoral
|