Navarra amplía los horarios en hostelería y ocio nocturno, aumenta los aforos en transporte y reabre las bajeras juveniles
Noticia
[:es]
La norma, entre otros aspectos, amplía horarios en hostelería y ocio nocturno, aumenta los aforos en transportes, autoriza la apertura de piperos o bajeras juveniles si se presenta una declaración responsable, y elimina la restricción del número de personas reunidas en el exterior, que hasta ahora era de un máximo de diez.
[:eu]Osasun Departamentuak bihar bidaliko du araudi berria Justizia Auzitegi Nagusira, ostiralean indarrean jarri aurretik baimena eman dezan
COVID neurrien infografia_2021eko irailak 17
Covid neurri berriak (21-9-16)
2021eko irailaren 13a. Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurkako neurri espezifikoak egokituko ditu erkidegoak gaur egun duen batez besteko arrisku epidemiologikora. Neurri sorta berria jasotzen duen foru agindua bihar bidaliko dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira (JAN), baimena eman dezan, eta, onartuz gero, ostiral honetan, irailaren 17an, jarriko da indarrean, eta datorren ostegunera arte, irailaren 30era arte, egun hori barne, egongo da indarrean.
Aginduak, besteak beste, ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak zabaltzen ditu, garraioetako edukiera handitu, pipero deiturikoak edo gazteen etxabeak zabaltzeko baimena ematen du erantzukizunpeko adierazpenarekin, eta kanpoaldean biltzeko pertsona kopuruaren muga kendu egiten du; orain arte gehienez hamar laguneko taldeak soilik baimendurik zeuden.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak ostalaritzako ordutegia 2:00ak arte zabalduko du eta lizentzia berezia duten tabernek 3:00ak arte egon ahalko dira zabalik. Diskotekak eta gaueko aisialdirako aretoek berriz, 4:30 arte ireki ahalko dute. Hiru kasuotan aretoen hustutzea ordutegi horren barruan dago. Era berean, mahaikideen arteko 70 zentimetroko tartea desagertu egingo da baina, orokorrean, barran kontsumitzeko debekuari eutsiko zaio.
Garraioari dagokionean, edukiera %75 arte handituko da aireztapenaren garrantzia azpimarratuz. Iruñerriko Mankomunitateak puntako orduetan zerbitzua areagotzeko konpromisoa hartu du garraioetan jende pilaketak ekiditeko.
Gainera, pipero deiturikoak edo gazteen etxabeak ireki ahalko dira Osasun Departamentuko idazkari teknikoari eta dagokion udalari erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta.
Harremanak NUKFrekin eta abeltzainen sektorearekin
Hurrengo malgutze-neurriak hartzeko hainbat sektorerekin egindako topaketen ildoan, Nafarroako Gobernuak lan-mahai bat irekiko du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKFrekin) eta abere suharren sektoreko ordezkariekin, malgutze-egutegi bat ezartzeko kaleko entzierro herrikoiak egin ahal izateko, izan ere epe laburrean halako jarduerak egin ahal izatea aurreikusita baitago.
Foru agindu berriaren neurriak aurreko astean, jendaurreko ikuskizunetarako, olgeta-jardueretarako edo aisialdirako jardueretan, kiroletan eta kulturan malgututako neurriei batu egiten zaizkio. Zehazki, joan den ostiraletik aurrera 2.400 pertsona baino gehiagoko edukiera duten esparru itxietan egiten diren ekitaldietan, ezin izango da %40ko okupazioa baino handiagoa izan, eta, bestalde, esparru irekietan eta 5.000 pertsona baino gehiagoko edukieran, gehieneko edukiera %60tik gorakoa izango da.
[:]