Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

SAHARAKO HITZARMENA

2018ko otsailaren 6an, NUKFk eta Frente Polisarioak lankidetza arloko protokolo bat sinatu zuten urtero arlo horretan adostuko diren jarduketak egiteko. Nolanahi ere, honako bi jarduketak barne hartzen ditu protokoloak:

  • Protokoloak urteko konpromiso bat jasotzen du, 24.000 eurokoa gehienez, Saharako kanpamenduetan eta eremuan garapenerako proiektuak finantzatzeko, GGKEek Nafarroako Garapen Lankidetzarako Funtsaren urteko deialdian aurkezten dituztenen artean, baldin eta deialdi horretako baldintzak betetzen badituzte. Saharan egiteko proiektu bat baino gehiago jasoz gero eta aipatu diru kopurua gainditzen bada, urteko deialdian ezarritako hautapen prozesuan puntuazio handiena lortu duen proiektua finantzatuko da.
  • Protokoloari jarraiki, halaber, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak oporrak bakean programaren baitan, gehienez ere, Nafarrora etortzen diren 4 haurren joan-etorria finantzatuko du bere urteko aurrekontuaren kargura. Hala eginen du Nafarroako GGKEren batek eskaria egin ondoren, programa hori kudeatzen duen GKEaren bidez eta, gehienez ere 2.000 eurorekin.

 HAUTATUTAKO AZKEN PROIEKTUAK. NAFARROAKO GARAPEN LANKIDETZARAKO TOKIKO FUNTSA.

URTEA PROIEKTUA GKEa DIRULAGUNTZA
2021 ebazteke    
2020 Saharar errefuxiatuak urez hornitzeko logistika Asociación de trabajadores y técnicos sin fronteras 24.000,00
2019 Esnea Saharako haurrentzat ANARASD 24.000,00
2018 Esnea Saharako haurrentzat ANARASD 24.000,00

 DIRUZ LAGUNDUTAKO AZKEN PROIEKTUAK – OPORRAK BAKEAN PROGRAMA

URTEA PROIEKTUA GKEa DIRULAGUNTZA
2021 Proiektu alternatiboa Frente Polisarioak eta mugimendu solidarioaren hainbat kidek “2021eko Oporrak Bakean” programa bertan behera utzi ondoren COVID19aren eraginez ANAS 8.000,00
2020 Proiektu alternatiboa Frente Polisarioak eta mugimendu solidarioaren hainbat kidek “2020ko Oporrak Bakean” programa bertan behera utzi ondoren COVID19aren eraginez ANAS 8.000,00
2019 Nafarroan Saharako haurrak hartzeko proiektua 2019ko Oporrak Bakean programaren baitan ANAS 8.000,00
2018 Nafarroan Saharako haurrak hartzeko proiektua 2018ko Oporrak Bakean programaren baitan ANAS 8.000,00

Saharar herriarekiko lankidetza hitzarmena, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren eta Fronte Polisarioren artean (Saguia El-Hamra eta Río de Oro askatzeko Herri Frontea)