– 2016-2018KO HIRURTEKOA

Proiektua eta parte hartzen duten toki entitateak

Beste behin, Garapen Lankidetzarako Udal Funtsak eta zenbait toki entitatek (oraingo honetan, Eguesibarko, Burlatako eta Barañaingo udalek eta Iruñerriko Mankomunitatea) hitzarmen bat sinatu dute hiru urteko lankidetza proiektu bat finantzatzeko (2016-2018).

2016-2018rako HAUTATUTAKO PROIEKTUA

Nafarroako udalek (Burlata, Eguesibar eta Barañain), Iruñerriko Mankomunitateak eta Garapen Lankidetzarako Tokiko Funtsean biltzen diren ehun toki entitatek baino gehiagok batera egindako lanari esker, Kokuselei eskualdeko hiru komunitatetan (Kenyako Turkanako iparraldean), bizitzeko baldintzak hobetuko dira honako hau ekarriko duen proiektu integral bat dela eta: edateko uraren hornidura, oinarrizko osasuna, elikagaien segurtasuna eta haurtzarorako elikadura.

Proiektuak erantzun integrala ematen dio Ngameriek, Alagama eta Ekurruchanai izeneko tokietan (Kokuselei eskualdea) izandako lehorte iraunkorrek sortu duten goseteari. Ahulenak lehenesten dira: emakumeak eta 6 urtetik beherako haurrak, eta, oinarrizko azpiegiturak eta baliabideak dituzten herritar osasuntsuak abiapuntu izanik, orainaldia eta geroaldia duinagoa izanen da denentzat.

Proiektua hurrengo hiru urtean garatuko da (2016-2018) eta 366.000 euroko aurrekontua du. Horietatik, 333.000 Nafarroako toki entitateek emanak dira. Rode fundazioak eta Kenyan duen ordezkaritzak egiten dute lan teknikoa, eta Nafarroako gizartearen inplikazioa lortu gogo da, kulturen eta gizarteen arteko lotura horiek aberasgarriak izanen direlakoan.

Rode fundazioak lehenbiziko urratsak eman ditu proiektua martxan jartzeko eskualdean. Haren eboluzioa web honetan ikus daiteke: www.aguaenturkana.es.

GGKEentzako DEIALDIA, 2016-2018 HIRURTEKO PROIEKTUETARAKO

ESKAERAREN EREDUA

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA