NAFARROAKO TOKI FUNTSA GARAPEN LANKIDETZARAKO

2019. URTEA

– 2016-2018KO HIRURTEKOA

– TOKI ENTITATEEN DEIALDIAK

GGKEen SENTIKORTASUN JARDUEREN ESKAINTZA

Toki entitateak (udalerriak, kontzejuak eta mankomunitateak), hala nahi badute, urtero batzen dira elkarrekin kudeatzeko kutxa amankomun batean sartzen dituzten baliabideak, garapenerako lankidetzako programa bakar batean.

Urtero, 100 toki entitate inguruk hartzen dute parte Funtsean. Haietako askok etengabe hartu dute parte funtsa sortu zenetik, ia duela hogei urte.

Funtsak, batik bat, honako hau egiten du:

– Nafarroako GGKEek sustatutako garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzea.  Urtero sei-zazpi proiektu finantzatzen ditu, lehentasun hauek dituztenak: lehen mailako osasun arreta, oinarrizko hezkuntza eta uraren hornidura eta saneamendua.

Hezkuntzarako eta sentikortasunerako ekimenak sustatzea Nafarroan. Azken hamar urteotan hitzarmen bat sinatu da urtero Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin Foru Komunitateko ahalik eta herri gehienetan egiteko sentikortasun ekintzak.

Larrialdiko laguntza ematea. Normalean, Funtsaren baliabideen zati bat larrialdiko laguntza finantzatzeko erabiltzen da, tokian-tokian dauden GGKEen bidez, aringarri izateko hondamendietan.

Lankidetza espiritua sustatzea Nafarroako udalen artean.  Aldian-aldian, informazioa igortzen zaie toki entitate guztiei, bilkurak egiten dira, azterlanak prestatzen, eta ekintzak programatzen helburu hori betetzeko.

– Hasiera-hasieratik, Funtsak hiru urteko hiru deialdi egiten ditu. Horietako azkenak gosetearen kontrako ekintza integralerako proiektu bat finantzatu du Turkanako iparraldean (Kenya).

 

IMG_02062016-2018ko HIRU URTEKO PROIEKTUA TURKANAN (KENYA)

http://www.aguaenturkana.es/

 

 

 

AURREKO URTEETAKO GARAPEN LANKIDETZARAKO FUNTSA

2018. URTEA

2017. URTEA

2016. URTEA

2015. URTEA

2014. URTEA

2013. URTEA

– 2009-2011ko HIRURTEKOA

 

 

 

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA