Kontratazioa

GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO ZENTROAK ETA ENPLEGURAKO ZENTRO BEREZIAK KONTRATATZEA

Nafarroako Parlamentuak Kontratuei buruzko Foru Legea aldatzea onetsi du, eta, horren bidez, Nafarroako administrazio publikoek erreserbatu behar dute, gutxienez, aurreko ekitaldian esleitutako kontratuen zenbatekoaren %6, gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei edo enplegurako zentro bereziei esleitzeko.

Hori betetzea errazagoa izan dadin, PDF fitxategian aurkezten dira Nafarroan dauden gisa horretako zentro guztiak.

KONTRATAZIO ARDURATSURAKO IRIZPIDEAK (GIZARTE, INGURUMEN, GENERO ETA BERRIKUNTZA ARLOKOAK)

Agiri hauek argitaratu ditu administrazio publikoei kontratazio arduratsua egiten laguntzeko agiriak zehaztu behar dituen lan-taldeak (Nafarroako Gobernuak eratu du eta NUKFren partaidetza du):

Erosketa arduratsuaren gidaliburua – aplikatzeko jarraibideak

Genero baldintzen fitxak

Gizarte baldintzen fitxak

Horiei, beste batzuk erantsiko zaizkie hurrengo hilabeteetan. Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira.

KONTRATAZIO PLEGUAK JASANGARRITASUN IRIZPIDEEKIN

Argibide gehiago: www.crana.org/eu

BANKU ETIKOA

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA