Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

LANKIDETZA NAFARROAKO ELIKAGAIEN BANKUAREKIN

ELIKAGAIEN BANKUAREN EGITEKOA

Duela hamarkada bat baino gehiago, NUKF lanean hasi zen Nafarroako Elikagaien Bankuaren Fundazioarekin, haren jarduna toki entitateen artean zabaltzeko eta fundazioaren finantzazioan laguntzeko, fundazioak helburu baitu zer jan ematea behar adina baliabide ez dutenei.

Egun, 182 gizarte erakunderen bitartez, Bankuak 68 udalerritan banatzen ditu elikagaiak Berriobeitiko biltegitik, eta beste 26tan Tuterakotik. Guztira, 2021an, 4.260 tona banatu zituen 24.691 pertsonaren artean. 2008an goia jo zuenetik apaldu bada ere, onuradunen kopurua, gutxi gorabehera, Nafarroako herritarren %5 da oraindik. Hala ere, azken urte honetan, portzentaje horrek apur bat gora egin du koronabirurasen krisiaren ondoren.

Egun 32 dira ekarpen ekonomikoa egiten duten toki entitateak. Ekarpenak Bankuaren funtzionamendurako gastuak pagatzeko erabiltzen dira (lokalen alokairua, energia gastuak, makinak eta ekipamendua, eta abar), eta halako beharren heren bat estaltzen dute.

Elikagaien Bankuan udalok laguntza finantzarioa mantentzea eta indartzea zein garrantzitsua den azpimarratzen dute.

Parte hartu nahi duten toki entitateek beherago dute gurekin lankidetzan aritzen den fundazio horri baliabideen ekarpena egiteko erabakiaren eta baimenaren eredua.

 

ELIKAGAIEN BANKUARI ATXIKITZEKO EREDUA

http://www.bancoalimentosnavarra.org/