Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko azaroak 18

Toki entitateek aurten ere emakumeenganako indarkeriaren kontrako konpromisoa adierazi dute

127 toki entitatek adierazpen bat onetsi dute “Gertatzen da, eta badira horren erantzuleak” lelopean

Foto noticia

Nafarroako toki entitateetako hamarnaka ordezkari izan dira gaur Iruñean entitateek emakumeenganako indarkeriaren kontra duten konpromisoa adierazteko, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean haien udalerritan urtero egiten duten kanpainaren karietara. 127 toki entitateek aipatu adierazpena onetsi dute aurreko asteetan.

Gaurko ekitaldian, Juan Carlos Castillo NUKFren lehendakariak gogoan izan du azken urteetan zenbait udal zerbitzuk; hala nola, Berdintasunekoak, Udaltzaingoak edo Gizarte Zerbitzuek gero eta gehiago eta hobe lagundu dutela genero indarkeriaren kontrako eta berdintasunaren alorreko udal politikak garatzeko. Halaber, biktimak egoki artatzeko prestakuntza prozesuetan etengabe parte hartu dutela esan du. Castillok toki administrazioko langile guztiek prestakuntzetara joanez eta  toki administrazioan berdintasunari zeharkakotasuna emanez egin duten ahalegina ere gogoan izan du. Federazioaren lehendakariak emakumeenganako indarkeriaren kontra borrokatzeko deia egin die herritarrei eta toki entitateen arreta eskaini die.

Federazioko lehendakariaren hitzaldiaren ondoren, Eider Pérez de Heredia eta Tere Saez Baztango eta Lizarrako Berdintasuneko teknikariek, hurrenez hurren, kanpainarekin bat egin duten toki entitateen zerrenda eta adierazpena irakurri dute.

Eva Istúriz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak berriz, ekitaldiari itxiera eman dio eta gogora ekarri du toki entitateek emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokan duten garrantzia eta gizarteak eta, bereziki, tokiko entitateek horri aurre egiteko duten balioa.