Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 18

Toki entitateek aldeko txostena eman diote Gainbalioaren Udal Zergari buruzko araudia aldatzeari

Nafarroako araudia Auzitegi Konstituzionalak estatu mailako legearen gainean emandako epaira egokitzea da aldaketen xedea. Lege berria presazko eta irakurketa bakarreko prozedura bidez izapidetuko da eta abenduaren 23an egon liteke onetsita

Foto noticia

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena eman diote gaur goizean Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzeko Foru Legearen aurreproiektuari. Helburua Nafarroako araudia Auzitegi Konstituzionalak Araubide Erkidearen araudiari buruz eman berri duen epaira egokitzea da. Aurreproiektuaren testua Ogasunak eta NUKFk adostua zuten aurretik.

Konstituzionalaren epaiak Foru Komunitateari eragiten ez dion arren Nafarroak araudi propioa duelako, Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek Foru Legea aldatzea egoki ikusi dute, etorkizunean auzitegiaren irizpideek Nafarroan eragina izan ahal dutelako.

Legea onesteko epeak ahalik eta gehien murriztearren, aldaketak irakurketa bakarreko foru lege gisa eta presazko prozedura bidez izapidetuko dira. Hala, abenduaren 23an foru legea onetsita egon liteke.

 

Bi kalkulu-sistema

Estatu mailako araudi berriarekin, subjektu pasiboek gainbalioaren zerga-oinarria kalkulatzeko bi modu izango dituzte aukeran. Lehenengoa, egungo legean islatutakoa da eta eskualdaketaren momentuan lurzoruak duen katastro-balioa hartzen du oinarritzat.

Orain, beste kalkulu-sistema bat gehitu da zergadunak hala nahi badu hautatu ahal izateko. Bigarren sistema horren arabera, eskualdaketaren gainbalio errealaren arabera kalkulatuko da zerga-oinarria. Gainbalio erreala eskualdaketaren eta eskurapen-balioaren arteko diferentzia izango da.

Lege berriak zerga-oinarriari aplikatu beharreko koefizienteak ere aldatzen ditu eta gehieneko koefizienteak ezartzen ditu udalek hortik beherakoak aplikatu ahal dituztelarik. Egun, udalen batek koefiziente handiagoak baditu, legeak ezartzen dituenak aplikatu beharko ditu bereak aldatzen dituen arte.

 

Legearen ondorioak

Estatuko legean ezarritako aldaketak urriaren 26tik aurrera daude indarrean, Auzitegi Konstituzionalak data horretan epaia eman baitzuen. Data horretatik aurrera gertatutako zergapeko egitateak araudi berriaren mende daude likidazioak egin badira ere baita irmoak badira ere (kasu horretan, berrikusketa prozeduraren bidez).

Urriaren 26a baino lehenagoko egitateei aurreko araudia aplikatuko zaie.