Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 5

Osasun Departamentuak epe iragankorra luzatu du sorosleen baldintzak betetzeko

Foto noticia

Osasun Departamentuak foru agindu bat argitaratu du, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene- eta osasun-baldintzak eta segurtasunekoak ezartzen dituen 2018ko foru dekretuan ezarritako sorosleen baldintzak betetzeari dagokionez aurreikusitako epe iragankorra 2024ko abenduaren 31ra arte luzatzeko.

Egun horretara arte, baliozkotzat joko dira 2018ko abenduaren 16a baino lehen maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan ezarritakoaren babesean lortutako sorosle-ziurtagiriak.

Neurria, foru aginduaren zioen azalpenaren arabera, hainbat entitateek egindako eskaeren aurrean hartzen da, hasieran aurreikusitako epe iragankorra 2021eko abenduaren 16an amaitu ondoren titulazio berriekin sorosleak kontratatzeko zailtasunagatik.