Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko uztailak 1

NUKFk hilabete honetan adieraziko du bere jarrera Hezkuntza Departamentuak 0-3 hezkuntza zikloaren finantzazioarekin lotuta egindako proposamenaren inguruan

Foto noticia

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak uztailean zehar bere jarrera finkatuko du Hezkuntza Departamentuak 0-3 haur hezkuntzako zikloaren finantzazioarekin lotuta egin duen proposamenaren inguruan. Batzorde Betearazlearen bilkura-saio batean erabakiko du, toki entitateei Departamentuak egindako aipatu proposamenaren inguruan duten iritzia ezagutzeko egin dien kontsulta amaitzen duenean.

Oraingoz, toki entitateek ez dute jarrerarik finkatu ezta alderdien proposamenak adostu ere.

Gogoan izan behar da Hezkuntzak egindako eskaintzak etorkizunera begirako bi epealdi ezartzen dituela. Batetik, 2022-2023 ikasturterako haur eskoletako langileen ordainsariak Nafarroako Administrazioetako B, C eta D mailekin parekatzea proposatu du bai eta laguntza-langileen egonkortzea ere.

Departamentuak egindako proposamenak Zuzendaritza Nagusiak emaniko ebazpen bidez egungo moduluak aldatzea dakar; betiere toki entitateek dagokien kostuaren igoera beren gain hartzen badute.

Bestalde, 2023-2024 ikasturterako, Hezkuntza Departamentuak lanean hasteko konpromisoa hartu du  0-3 Plataformak eskatzen dituen soldata-osagarriak gehitzea eta egungo premialdiko kontratazioak bikoiztea ahalbidetzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorrek zuzkidura bat barne hartu dezaten. 2023-2024 ikasturterako neurriak Departamentuak hartuko lituzke beregain, beraz, kostuaren igoera Nafarroako Gobernuak ordainduko luke osorik udaletan eraginik izan gabe.