Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 2

Nafarroako udalek bikote egonkorrak eratu eta Erregistro Bakarrean inskribatu ahalko dituzte

Foto noticia

Hemendik aurrera, Nafarroako udalek bikote egonkorrak eratu eta inskribatu ahalko dituzte bai eta gainontzeko izapideak egin Foru Administrazioren mendeko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean. Horretarako, Eduardo Santos Justiziako Kontseilariak eta Juan Carlos Castillo NUKFko lehendakariak gaur izenpetu duten hitzarmenarekin bat egin beharko dute udalek.

Kontseilariak adierazi duenez, “erregistro honetan bikote egonkor gisa eratzea edozein herritarren eskubidea da, edozein dela ere haien harreman-eredua, sexu-orientazioa edo bizilekua”; “eta Nafarroako Gobernuak eta administrazioek oro har eskubideak eskura jartzeko erraztasunak emateko bokazioa eduki behar dute”.

Hitzarmena izenpetu ondoren, Federazioaren lehendakaria honela mintzatu da: “neurri honekin administrazioaren sinpletasunak eta eraginkortasunak herritarrei administrazioa hurbiltzearekin bat egiten dute, eta hori gure jardunaren jomuga izan behar du beti” Castillok jarduketa hori Gobernuak eta NUKFk “jendearen bizitza errazagoa eta atseginagoa egiteko duten amankomuneko helburu gisa” definitu du.

 

*(Albistea osorik irakurri nahi baduzu, gaztelaniako bertsiora jo dezakezu)