Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 20

Nafarroako tokiko ekintza taldeak amankomuneko proiektu batean batu dira erronka klimatikoari aurre egiteko

243 udalerri daude sarturik Nafarroa osoko landa eremuan energia trantsizioaren prozesuan elkarlanean aurrera egitea helburu duen proiektu horretan

Foto noticia

EDER Partzuergoa, Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldea, TEDER eta CEDERNA GARALUR erakundeek landa jasangarritasuneko proiektu bat abiatu dute klima aldaketari aurre egitea helburu nagusi izanik eta toki entitateei klima-aldaketa egokitzera eta arintzera bideratutako ekintzak planifikatzen eta gauzatzen laguntzea asmo duena.

“Landa Iraunkortasuna, denon artean klima-aldaketari aurre eginez” deitutako proiektuaren helburu nagusia Nafarroako toki entitateen arteko lankidetza lortzea da negutegi efektuko gasen isuriak murrizteko konpromisoak betetzeko eta landa inguruneetan klima aldaketara egokitzeko. 243 udalerri sarturik daude ingurumenaren jasangarritasunaren aldeko erabakiak hartzeko eta ekimenak abiatzeko toki entitateei, tokiko negozioei eta herritarrei laguntza teknikoa bermatzea helburua duen plan horretan. Helburu hori erdiesteko, planak hobekuntza ekintzak identifikatu eta zabaldu; energiaren autokontsumoa eta energia berriztagarrietako herritarren komunitateen sorrera sustatu; eta irtenbideak eta laguntza publikoak bilatzeko aholkularitza emango du.

2022ko otsailean hasi eta 2023ko uztaila bitartean luzatuko den proiektu hori gauzatzeko aurrekontua 231.858 eurokoa da eta Landa Garapeneko Departamentuko Landa Garapenerako Programak finantzatzen du.

 

*(albisteari buruz gehiago jakiteko, gaztelaniako bertsiora jo dezakezu)