Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko azaroak 23

Garapen Ekonomikoko kontseilariak NUKFko lehendakariarekin batera energiaren kontratazio eta fakturazio alorreko kontsultetarako telefono bidezko arreta-zerbitzu berria aurkeztu du

Zerbitzuak herritarrei, enpresei eta toki entitateei arreta emango die. Gainera, Departamentuak Nafarroako zenbait udalerritan hitzaldiak antolatu ditu toki ekintzako taldeekin batera

Foto noticia

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Kontsumoko zerbitzuak abiatu duen EIP Energiaren arloko telefono bidezko Informazio Puntu berria aurkeztu du. Zerbitzuak argindarraren eta gasaren kontratazioaren eta fakturazioaren inguruko zalantzak argituko ditu 848427032 telefonoan. Ekimenak telefono bidezko informazio zerbitzu baten bidez herritarrak energiaren arloan ahaldundu nahi ditu.  Aurkezpena gaur goizean egin da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren egoitzan eta, bertan, Juan Carlos Castillo  Federazioaren lehendakariak ere parte hartu du Nafarroako eremu ezberdinetan energia merkatuaren funtzionamendua azaltzeko egingo diren hitzaldi batzuekin osatuko baita EIP zerbitzua.

Irujo kontseilariak adierazi duenez, herritarrak oso kezkaturik daude argindarraren eta gasaren kostuen igoeragatik eta zerbitzuak herritarren zalantza guztiak argitzea asmo du haien beharretara hobe egokituko den kontsumoa egin ahal izateko. Kontseilariaren esanetan, zerbitzua Gobernua energia-kostuak leuntzeko eta energia berriztagarrien alde egiteko abiatzen ari den laguntza guztien osagarria da.

Juan Carlos Castillok aldiz, herritarrek eta toki entitateek energia-kostuen inguruan duten kezka aitortu du eta eremuko hitzaldiak neurri positibotzat jo ditu jendearen beharrei arreta eskaintzeko. Izan ere, Federazioa Departamentuarekin elkarlanean aritzen baita aspalditik nafartarrei esparru hurbiletik informazioa eta laguntza eskaintzeko.

Energiaren arloko telefono bidezko Informazio Puntua (EIP) Nafarroako Gobernuko ekimen publikoa eta doakoa da. Zerbitzua 848427032 telefonoan eskuratu daiteke 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Partikularrei, enpresei eta toki entitateei zuzendua

Zerbitzua herritarrek gai horren inguruan egiten dituzten kontsultak areagotu direlako sortu da. Hala, 2021ean etxebizitzetarako energia-hornidurarekin zerikusia zuten 437 kontsulta jaso ziren eta gas- eta erregai-hornidurarekin lotutako 210. Baina 2022an berriz, urrira arte soilik, 605 eta 429 jaso dira, hurrenez hurren, hau da, %72 eta %204 gehiago.

Izapidetutako erreklamazioei dagokienez, bestalde, 2022ko urrira bitarte 153 izan dira, 2021ean baino %78 gehiago.

Energia-merkatuari buruzko hitzaldiak

Energiaren arloko telefono bidezko Informazio Puntuarekin (EIParekin) batera hitzaldi batzuk egingo dira Toki Ekintzako Taldeekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean. Hitzaldiok Nafarroako hainbat udalerritan egingo dira. Saio horietan argindarraren merkatuaren funtzionamendua eta argiaren eta gasaren fakturaren xehetasunak azalduko zaizkie herritarrei.

Halaber, energia-merkatuari, kontratazioari, fakturari, aurrezte-neurriei eta kontsumitzaileak babesteko moduei buruzko informazioa emango diete.

Urte amaiera arte zazpi hitzaldi antolatu dira Nafarroako erdialdean, mendialdean eta Sakanan.  Urtarriletik aurrera, foru komunitateko gainontzeko eremuetan ere hitzaldi zikloarekin jarraitzeko asmoa dago.

Honakoak dira orain arte antolatuta dauden hitzaldiak:

  • Azaroaren 28an 18:30ean
    AGOITZ. Udaleko Aurelio León aretoa. (Cederna garalur)
  • Azaroaren 30ean 18:00etan
    Lizarrako Udaleko osoko bilkuren aretoa. (Cederna garalur)
  • Abenduaren 1ean 17:00etan

DONEZTEBE. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea. (Cederna garalur)

  • Abenduaren 2an 18:00etan

ERRIBERRRI. Kultur Etxea. (Erdialdea)

  • Abenduaren 12an 17:00etan

LUNTZA. Kultur Etxea. (Sakana garapen agentzia)

  • Abenduaren 14an 17:00etan

ERROIBAR. Udala. (Cederna garalur)

  • Abenduaren 16an 19:00etan

ZANGOZA. Kultur Etxea. (Cederna garalur)

Hitzaldiak sarrera librekoak dira baina komeni da tokiko ekintza taldearen bitartez horietan hitz-ematea aldez aurretik tokia gordetzeko.