Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 2

Elizak immatrikulaturiko ondasunen zerrenda helaraziko die NUKFk halako ondasunen bat duten toki entitateei

Parlamentuko lehendakariak NUKFkoari eman dio ondasunei buruzko artxibo osoa

Foto noticia

Datozen egunetan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak elizak immatrikulaturiko ondasunen zerrenda helaraziko die haien mugarteetan halako egoeran dauden ondasunak dituzten udal eta kontzejuei.  Gaur goizean, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak zerrenda eman dio Juan Carlos Castillo NUKFko lehendakariari.

Aldez aurretik, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak datuak lortu eta Parlamentuari igorri zizkion. Era berean, aipatu Departamentua eta NUKF gaia jorratzeko harremanetan ari dira eta Federazioak immatrikulatutako ondasunei buruzko lantaldea du toki entitateei informazioa eta aholkularitza emate aldera.

Jakina denez, Justiziak egindako zerrendaren arabera, Nafarroan 3.942 ondasun daude elizak bere idazkaritzaren ziurtagiri bat oinarritzat harturik eta 1946ko Lege Hipotekarioari esker, Jabetza Erregistroetan bere izenean inskribatu zituena.

Honakoa da Federazioak gaiaren inguruan eginiko gida:

ELIZAK LEGE HIPOTEKARIOAREN 206. ARTIKULUARI JARRAIKI IMMATRIKULATURIKO ONDASUNEN ZERRENDA