Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 26

Covid-19aren aurkako neurri berriak kasuen igoera dela eta

Osasun Kontseilariak neurri berriak kaleratu ditu koronabirusak eragindako kutsatzeen areagotzea mugatzeko. Neurriok indarrean egonen dira 2021eko azaroaren 27tik 2022ko urtarrilaren 7ra, bi egunak barne.

Epe horretan, 12 urteko pertsonek eta adin horretatik gorakoek COVID ziurtagiria aurkeztu beharko dute honako establezimendu eta ekitaldietan sartzeko:

  • 60 jankidetik gorako edukiera duten jatetxeetan.
  • Diskoteketan eta dantzalekuetan, ikuskizunetarako kafetegi-lizentzia duten establezimenduetan eta lizentzia berezia duten tabernetan (azken horietan 0:00tik aurrera).
  • 1000 pertsonatik gorako edukiera izanik barneko guneetan egiten diren ekitaldi jendetsuetan, jan-edanak eskaintzen direnean.