Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko martxoak 1

Covid-19 neurriak sasoikako langileak dituzten nekazaritzako kanpainetan

Nafarroako Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak (NOPLOIk) nekazaritzako ustiategietarako onetsitako Covid-19aren aurkako prebentzio neurriak helarazi ditu. Neurriok bereziki garrantzitsuak dira kanpaina ezberdinetan aritzen diren sasoikako langileentzat:

PREBENTZIO NEURRIAK NEKAZARITZAKO USTIATEGIETARAKO

Era berean, zenbait esteka eskuragarri daude Nafarroako Gobernuak ezarritako neurri orokorren eta nekazal ustiategietarako NOPLOIren neurri zehatzen berri edukitzeko..  Halaber, esteka zuzenak prestatu dituzte nahitaezkoa den erantzukizunpeko adierazpena lortzeko eta zenbait hizkuntzatan prestaturiko infografiak eskuratzeko, atzerritarrei informazioa errazago helarazteko.

 

Covid-19aren aurreko prebentzio gomendioak nekazaritzako ustiategietarako (NOPLOI)

Enpresarientzat nahitaezkoa den erantzukizunpeko adierazpena izapidetzeko esteka

Prebentzio neurriei buruzko infografiak zenbait hizkuntzatan