Barneko departamentuak sute-arriskuagatik gomendioak eman ditu eta udalek praktika batzuk debekatzea proposatu du.

Baso Suteen Aholku Batzorde Teknikoak bilera egin du, eta, bertan, salbuespenezko egoera meteorologikoak astebururako izango duen bilakaera aztertu da. Horren ostean, Barneko Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak ohar bat igorri du, hainbat gomendiorekin. Besteak beste, udalek praktika jakin batzuk debekatzea proposatzen du. Zuzendaritza Nagusiaren testuak hau dio:
Beharrezkotzat jotzen da prebentzio-neurri bereziak hartzea, hala nola:
– Udalei gomendatzen zaie landaretzatik gertu dauden hiriguneetan sua erabiltzea debekatzeko, hala nola barbakoak, saiheskiak, suziriak, petardoak eta su artifizialak jaurtitzea, eta txinpartak sor ditzaketen tresnak erabiltzea, hala nola motozerrak, sasi-garbitzeko makinak, soldagailuak, zerra erradialak, etab.
– Sute-arriskua dela eta, baso-ingurunera joateak duen arriskuaz berriro ere ohartaraztea.
– Erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egitea, sute-arriskua dakarren edozein jarduera saihesteko.