Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko azaroak 14

Adostasun batera iristeko eta greba amaitzeko eskatu die NUKFk kirol kudeaketaren sektoreko enpresei eta sindikatuei

Berriro instalazioak ireki eta herritarrei zerbitzua eman ahal izateko

Foto noticia

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak kirol kudeaketaren sektoreko enpresei eta sindikatuei eskatu die grebari amaiera jarriko dion adostasun batera iristeko, instalazioak ireki eta, berriro, herritarrei zerbitzuak eskaini ahal izateko.

Erabakia udalerri kaltetuetako ordezkariek hartu dute gaur arratsaldean Federazioaren egoitzan egindako bilkuran.  Alkateek adierazi dutenez, zerbitzuaren jarraikortasuna arriskuan jartzen ari da eta kirol zentroak itxita edukitzeko egungo egoera luzatuz gero, zerbitzuan konpondu ezinezko kalteak sor daitezke.

Jakina denez, udal kiroldegiak kudeatzen dituzten enpresetako langileak greban daude soldata hobeak eskatzeko eta horrek kirol zentroen itxiera ekarri du.