Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko martxoak 17

Administrazioko lantokietan hartu beharreko gutxi gorabeherako neurriak.

Joan den ostiralean Lehendakaritzak emaniko Foru Komunitateko lantokien inguruko Foru Agindu bat igorri genuen. Hala ere, martxoaren 15eko datarekin ezohiko Aldizkari Ofizial batean Foru Agindu berria argitaratu da. Horren edukia ondoren ikusgai dago erreferentzia gisa erabili nahi izanez gero.
Honakoak dira Foru Aginduaren alderdi nagusiak:
  1. Bi metroko tartea bermatuko da, gutxi gorabehera, lanpostuen artean eta, edonola ere, ezarritako prebentzio neurriak bermatuko dira.
  2. Zerbitzu publikoak emateko ezinbestekotzat jotzen diren bilerak baino ez dira eginen.
  3. Bertan behera gelditzen da jendeari ematen zaion aurrez aurreko arreta Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lantokietan, salbu eta funtsezko zerbitzu publikoetan (osasun eta gizarte arloetako zerbitzuak, laguntza ematekoak eta segurtasun publikokoak). Telefono bidez eta modu telematikoan emanen da arreta.

    Aurrekoa gorabehera, zuzendaritza nagusiek funtsezko zerbitzu publikotzat har dezakete zerbitzu edo unitate bat, jendeari arreta emateko ondorioetarako, uste badute ezinbestekoa dela bere eskumenen esparruaren barnean.

  4. Xedapen bereziak daude kolektibo kalteberetan dauden langileei zuzenduak. Langile mota horiek haien zuzendaritzarekin edo langileen arduradunarekin jarri beharko dira harremanetan egoera azter dezaten.
  5. Baimena ematen zaie zuzendaritza nagusiei eta langileez arduratzen diren organoei beharrezko neurriak har ditzaten antolamenduan, bateragarriak izan daitezen langileei dagozkien prebentzio neurriak, betiere osasun arloko agintaritzaren jarraibideak beteko dituztenak, eta zerbitzu publikoa. Kasu honetan, langileei aurrez aurre egitekoak ez diren lanak eman ahalko zaizkie.
  6. Osasun arloko agintaritzak erabaki duenean unitateak edo lantokiak ixtea edo jarduna bertan behera uztea, unitate edo lantoki horietako langileek etxean ematen duten denbora benetako lantzat hartuko da.
  7. Organo eskudunak bermatuko du egunero garbitzen direla lantokiak. Halaber, bestelako neurriak ezartzen dira lantokikoak ez diren pertsonak lantokietara sartzeko, igogailuak erabiltzeko eta abar.
Aginduak adierazitakoa kontuan hartuta eta xedapen arauemaileen ezean, entitate bakoitzak egoki ikusten dituen neurriak hartu beharko dituela uler daiteke. Hots, gizarte zerbitzuetaz eta abarretaz gain zein beste zerbitzu mantentzen dituen erabaki beharko du entitateak, halaber, honakoak erabaki beharko ditu: zein langile joanen den lantokira eta zein geldituko den etxetik lan egiten eta abar. Edozein modutan ere, langileen segurtasuna bermatuko duten prebentzio neurriak hartu beharko dira.