Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 30

2023rako egonkortasun-arauak eta gastu-arauak bertan behera gelditu dira

Urte horretarako ez dago egonkortasun helbururik eta, horren ordez, defizitaren erreferentzia-tasak ezarriko dira

Foto noticia

Ministroen kontseiluaren uztailaren 26ko erabakiari jarraiki, Gobernuak berriro ere eskatu zion Diputatuen Kongresuari begira zezan Espainiako Konstituzioaren 135.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Jasangarritasunaren Lege Organikoaren 11.3 artikuluan aurreikusitako egoera bereziak Espainian ematen diren.

Irailaren 22an aipatu egoera berezia ematen dela ondorioztatu berri du Diputatuen Kongresuak. Horrenbestez, 2020an, 2021ean eta 2022an gertatu moduan, 2023an ere arau fiskalak bertan behera geldituko dira.

Arau fiskalak eteteak egonkortasun helbururik ez egotea dakar baina horien ordez defizitaren erreferentzia-tasa batzuk ezartzen dira.

Gobernuaren aurreikuspenen arabera, administrazio publiko guztien defizita 2023an BPGdren % 3,9 izango da, eta 2022an, berriz, % 5. Beraz, beheranzko bidean jarraitzen du, eta horrek esan nahi du defizita % 60 baino gehiago murriztuko dela pandemia hasi zenetik 2020an, alegia, finantza-laguntza kenduta, COVIDaren aurkako konfinamendu-neurriek eta ezkutu sozialaren hedapenak, bereziki  aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek, % 10,1eko defizita eragin zutenean.

Toki entitateentzako aurreikuspena 2023rako erreferentziazko tasa bat da, BPGdren % 1eko superabitaren baliokidea. Baina tasa hori termino orokorretan neurtzen da, eta ez indibidualetan, ez baitago egonkortasun-mugarik, ezta aurrekontu-likidazioei aplika dakiekeen gastu-araurik ere.