Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 21

154 udalerritako Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planak amaituta

Ehunda berrogeita hamar udalerrik aurrera egin dute hartutako konpromisoekin Alkateen Itunean

Foto noticia

Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari atxikitako toki entitateek, Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planak (PACES) egin dituzte dagoeneko, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. PACES deituriko plan horiek entitate bakoitzaren ibilbide-orria dira negutegi efektuko gasen isurketa murrizteko. Hartutako konpromisoari jarraiki, entitateek 2030erako %40 murriztu beharko dituzte isuriak 2005a oinarritzat harturik.

Energia efizientziaren eta energia-iturri jasangarriak erabiltzearen inguruko neurriez gain, planek arintze-neurriak barne hartzen dituzte klimaren aldaketei aurre egiteko eta beste neurri batzuk biltzen dituzte energia pobreziaren aurka borrokatzeko.

Nafarroako ehun eta berrogeita hamar udalerrik izenpetu dute jada, Alkateen Ituna eta 17 PACES plan bateratu eta banakako PACES 1 egin dituzte. Horrela, 17 lankidetza hitzarmen sinatu dituzte Klimaren eta Energia Jasangarritasunaren aldeko Ekintza Plan bateratua (PACES) egiteko.

Hitzarmenean hartutako konpromisoen arabera, Nasuvinsa-Lursarek lan teknikoak eta herritarren partaidetza zuzendu ditu udalekin eta Tokiko Ekintza Taldeekin elkarlanean.

Lan horren emaitzak era laburrean biltzen ditu diagnostikoa, ekintza plan bat eta jarraipen zein ebaluazio sistema bat. Horretaz gain, eranskinetan honakoak barne hartzen ditu: finantzaketa iturriak; 2005eko kontsumoen eta isurien inbentarioa; 2019ko kontsumoen eta isurien inbentarioa; 2019ko udal kontsumoen txostena; kalteberatasunen eta arriskuen fitxak eta bestelako dokumentazio teknikoa.

Ekintza planak 8 jarduketa-lerro ditu:

  1. Klimaren aldeko ekintza administraziotik.
  2. Energia efizientzia eta energia berriztagarria.
  3. Mugikortasun jasangarria eta zero isuri.
  4. Klima aldaketari egokitutako hirigintza.
  5. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta ekonomia zirkularraren sustapena.
  6. Ingurune naturala, nekazaritza, abeltzaintza eta baso-sektorea.
  7. Uraren kudeaketa integrala.
  8. Klima aldaketarekin lotutako gaixotasunen eta osasunaren gaineko efektuen prebentzioa.

Jarduketa-lerro bakoitzak zenbait ekintza eta horietako bakoitza deskribatzeko fitxak biltzen ditu.

Udalek PACES plana onetsi ondoren, ibilbide-orria dute datozen urteetako udal klima-ekintza abian jartzeko.

 

 

Nafarroako tokiko ekintza taldeak amankomuneko proiektu batean batu dira erronka klimatikoari aurre egiteko

243 udalerri daude sarturik Nafarroa osoko landa eremuan energia trantsizioaren prozesuan elkarlanean aurrera egitea helburu duen proiektu horretan

EDER Partzuergoa, Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldea, TEDER eta CEDERNA GARALUR erakundeek landa jasangarritasuneko proiektu bat abiatu dute klima aldaketari aurre egitea helburu nagusi izanik eta toki entitateei klima-aldaketa egokitzera eta arintzera bideratutako ekintzak planifikatzen eta gauzatzen laguntzea asmo duena.

“Landa Iraunkortasuna, denon artean klima-aldaketari aurre eginez” deitutako proiektuaren helburu nagusia Nafarroako toki entitateen arteko lankidetza lortzea da negutegi efektuko gasen isuriak murrizteko konpromisoak betetzeko eta landa inguruneetan klima aldaketara egokitzeko. 243 udalerri sarturik daude ingurumenaren jasangarritasunaren aldeko erabakiak hartzeko eta ekimenak abiatzeko toki entitateei, tokiko negozioei eta herritarrei laguntza teknikoa bermatzea helburua duen plan horretan. Helburu hori erdiesteko, planak hobekuntza ekintzak identifikatu eta zabaldu; energiaren autokontsumoa eta energia berriztagarrietako herritarren komunitateen sorrera sustatu; eta irtenbideak eta laguntza publikoak bilatzeko aholkularitza emango du.

2022ko otsailean hasi eta 2023ko uztaila bitartean luzatuko den proiektu hori gauzatzeko aurrekontua 231.858 eurokoa da eta Landa Garapeneko Departamentuko Landa Garapenerako Programak finantzatzen du.

 

*(Albisteari buruz irakurtzen jarraitzeko, gaztelaniako bertsiora jo dezakezu)