Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ERAKUNDEA

Diru-kopuruak, dietak eta joan-etorriak

NUKFko presidenteak diru-konpentsazio bat du esleiturik, 18.000 eurokoa urtean, gehi Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotari dagokiona. Gainera, joan-etorriengatik dagokion zenbatekoa jasotzen du.

NUKFko Batzorde Betearazleko kideek eta Toki Araubidearen Foru Batzordekoek (presidenteak izan ezik) 60na euro jasotzen dute joaten diren bilkura bakoitzeko, baita joan-etorriengatik dagokiena ere.

Joan-etorrien zenbatekoa 0,30 euro da kilometro bakoitzeko.