Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
Web-atal honetan Europako Next Generation Berreskuratze-planari buruzko agiri nagusiak biltzen dira Nafarroako toki entitateentzako interesgarriak izan daitezkeelakoan. Atalean, honakoak aurkitu ahalko dituzu: argitaratuz doan araudia, toki entitateek plan horretan parte hartzeko proposamenak biltzen dituen agiria eta aipatu planari buruz Europar Batasunak, Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak argitaratutako beste hainbat informazio.
Deialdi edo dokumentu interesgarri berriak argitaratuz doazen heinean, informazioa eguneratuz joanen gara.
Web-mintegia: Energia-komunitateak eta toki entitateak
Beherago dagoen lehenengo estekan, Kontuen Ganberak, NUKFrekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera, antolaturiko energia-komunitateei buruzko jardunaldia ikus daiteke. Era berean, jardunaldian erabilitako aurkezpenak eta bestelako aurkezpen interesgarriak ere daude ikusgai.
Web-mintegia: energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien alorreko dirulaguntzak
Azaroaren 22an NUKFk energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien ezarpenari buruzko bi dirulaguntza deialdiren inguruko web-mintegia egin zuen. Ondoren, web-mintegiaren bideoaren eta aurkezpenen estekak daude ikusgai:
Gobernu zentralak atal berriasortu du Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren web-orrian aldez aurretik datozen sei hilabeteetan (2022ko urtarrila-ekainean) argitaratuko diren deialdien berri emateko.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planarekin lotutako kontsultak honako helbidera helarazi daitezke: consultas.prtr@idae.es, kontsulta zein erkidegotik edo probintziatik egiten den zehaztuta.
⇒ “PROYECTOS PIG” programa: Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen bosgarren deialdia
TMA/178/2022 Ministro-agindua, otsailaren 28koa, zeinaren bidez titulartasun publikoko eraikinen birgaitze jasangarria egiteko toki entitateei zuzenduriko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak onesten diren (60. EAO, 2022ko martxoaren 11)
Laguntza hauek PIREP akronimoaz ezagutzen den Eraikin Publikoak Birgaitzeko Sustapen Programaren barruan daude eta, guztira, 600 milioi euroko zuzkidura dute. Zenbateko hori Europar Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoari esleitutako Europako Funtsetik dator. Aipatu programak birgaitutako espazio publikoak hobetuko ditu eta, hortaz, guztion gizarte kohesioa, bizi-kalitatea eta osasuna hobetuko ditu.
Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak Espainiako Berreskuratze Planaren 23. aldagaiaren 7. inbertsio-neurriari jarraiki, Errege Dekretu bat prestatzen ari da inklusioaren alorreko proiektu pilotu berriak egiteko dirulaguntzak emateko. Errege Dekretu hori 2022ko lehenengo hiruhilekoan onetsi nahi du.
Errege Dekretua baino lehen, dekretua egiteko parte-hartze tresna gisa, Adierazpen Interesgarri bat (MDI) kaleratu du aipatu dirulaguntza deialdiak izango dituen ezaugarriak azalduta.
MDI horren inguruko informazio gehiago ondorengo esteketan ikusgai. Bertan gainera, proposamenak bidaltzeko inprimakia ere eskuratu daiteke.