Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ENERGIA ETA KOMUNIKAZIOAK

NUKFk kudeatzen du herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien edo erabilera pribatiboaren tasaren kobrantza, betiere herritar guztiei edo frankori eragiten dieten hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten badituzte.Tasaren zenbatekoa izanen da enpresa horiek udal-mugarte bakoitzean urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5 adinakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105. artikulua).Enpresa merkaturatzaileek zein banatzaileek ordaintzen dute tasa.Azken horien kasuan, merkaturatzaileek banatzaileen sareetan barna energia garraiatzeagatik ordaintzen dituzten sarietatik kalkulatzen da fakturazioa.

Kudeaketa horretarako, hitzarmen bat sinatzen da enpresekin, edo akordio bat, berriz, kudeaketa NUKFren bidez egiteko harekin tasaren kudeaketa eskuordetua duen toki entitatearekin.

Energía y comunicaciones