Lege oharra

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babestuta daude atari guzti hau eta hura osatzen duten atalak. Berariaz debekatzen da atari hau osorik edo horren zati bat erreproduzitzea NUKFk ez badu berariazko baimen idatzia ematen. Salatuko da atari hau edo haren edukiak indarreko araudiaren kontra erabiltzea.

DATU PERTSONALAK BABESTEA

  • Ez da nahitaezkoa datu pertsonalik adieraztea. Datu pertsonalak ematen dituen erabiltzailea da datuen egiatasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra; NUKF libre gelditzen da horren gaineko erantzukizun orotatik.
  • Erabiltzaileak ematen dizkigun datuak datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko ditugu, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tratatuko. Datuak emanez, erabiltzaileak haien tratamendu automatizatua baimentzen du, betiere atariak kasuan-kasuan zehazten dituen helburuak betetzearren. Erabiltzaileak edozein unetan erabil dezake fitxategian sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea.
  • Izena ematean erabiltzaileak borondatez ematen dituen datu pertsonalak baino ez dira gordeko.

ERANTZUKIZUNAREN MUGA

  • NUKFk fede onez eta fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik bildutako informazioa dauka atari honek. Nolanahi ere, NUKFk ez du inolako bermerik ematen, ez berariazkorik ez inpliziturik, atariaren eta edukien gainean. NUKFk ez du bermatzen bere web orriak une oro daudela operatibo, ezta edukiak erabat osaturik daudela edo erabat zehatzak edo fidagarriak direla ere.
  • NUKFk ez du bere gain hartzen atari hau erabiltzearen ondorioz sortzen diren kalte-galeren gaineko erantzukizuna, kalte-galerak zuzenak nahiz zeharkakoak izan, horren barnean daudela sistema informatikoen kalteak, birusen sarrera edo atariko informazioan oinarrituta hartzen den edozein erabakik sortutako kalteak. NUKFk gomendatzen du informazioaren egiaztapen idatzia eskatzea, behar izanez gero.

ERABILERAREN MUGAK

Kasu bakoitzean aplikatu beharreko legedia betez erabili behar dute erabiltzaileek atari honetako informazioa. NUKFk ez du bere gain hartuko atari hau edo haren edukiak behar ez bezala erabiltzearen erantzukizuna, edo horrek sortzen dituen ondorioena.

BESTE BALDINTZA BATZUK

  • Ataria, erabileraren baldintzen ondorioetarako, webgunearen baliokide da.
  • NUKFk bere egiten du atari honen edukiak eta sarbidearen baldintza orokorrak edozein unetan eta aldez aurreko gaztigurik gabe aldatzeko eskubidea.
  • Espainiako legedia bete behar dute erabileraren baldintza orokor hauek eta erabiltzailearekiko harreman guztiek.
  • Ataria erabiltzeak berarekin dakar erabileraren baldintza orokor hauek onartzea.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA