373. Buletina   18-12-4

Hasi da Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen proiektuaren tramitazioa Nafarroako Parlamentuan

 

Nafarroako Parlamentuko mahaiak eta bozeramaile batzordeak tramitatzeko onartu du, irailaren 3ko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen aurreproiektua. Foru Gobernuak, Parlamentuak udako oporrak hartu baino lehen, ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Aurrekontuen egonkortasunari buruzko araudia eta toki elkarteen hauteskunde kanpainen finantzazioa, besteak beste, Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak eta NUKFko presidenteak aztertutako gaietako batzuk

 

Iruña, 2018ko abuztuaren 21a. Pablo Azcona NUKFko presidenteak eta José Luis Arasti Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, gaur goizean Estatuko erakundearen egoitzan egin duten bileran, aztertu dute noraino ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Nafarroako udalen zorra 200 milioitik behera jaitsi da (eta zergatik)

 

Nafarroako udalen zor bizia, 2017ko abenduaren 31n, 176 milioi eurokoa izan zen, hau da, 200 milioitik beherakoa. Langa horretatik gora egon da azken hamarraldian gutxienez. Jaitsiera aipagarria ...
INFORMAZIO GEHIAGO

Diru-laguntzak jarduera fisikoaren programak sustatzeko toki entitateetan

 

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Nafarroako toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia egin du, jarduera fisikoaren eta osasunaren aldeko programak sustatzeko herritar guztientzat, baita berariazko programak ere hirugarren adinekoentzat eta patologia kronikoak dituztenentzat.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak finantzatzen du deialdia, 130.000 eurorekin: 40.000 euro hirugarren adinekoen eta paziente kronikoen artean jarduera fisikoa sustatzeko ikastaro eta programetarako, eta 90.000 euro, berriz, jarduera fisikoaren eta osasunaren aldeko tokiko proiektu orokorretarako.

Nafarroako toki entitateek asteazkenetik aurrera aurkez ditzakete eskaerak, irailaren 3ra arte, Nafarroako Gobernuaren tramite katalogoaren kasuan kasuko fitxaren bidez, deialdiaren oinarrietan zehazten den moduan, zeina argitaratua baita NAOn.

---

Ikastaroak udal plan energetikoei eta eraikinen energia agenteei buruz

 

Industria Ingeniarien Graduatuen Elkargoak ikastaro hauek antolatu ditu eta interesgarrientzat izan daitezke toki entitateentzat:

• Toki entitateek plan energetikoak prestatzea

• Eraikinen energia agentea

---

Zabalik dago enplegu sozialerako materialak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia, zeina NUKFk urtero sustatzen baitu

 

NUKFri atxikitako toki entitateek, 2.000 biztanletik beherakoak badira, diru-laguntzen eskaerak aurkezten ahal dituzte, entitate honetan enplegu sozialerako proiektuetan erabilitako materialak finantzatzeko, Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Nafar Lansare-Nafarroako ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Diru-laguntzak kirol anitzeko programak sustatzeko 6 urtetik 8 urtera bitarteko haurren artean

 

Kirol jarduerak eta jarduera fisikoak 6 urtetik 8 urtera bitarteko haurren artean sustatzeko asmoz, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak toki entitateentzako diru-laguntzen deialdi bat onetsi du, kirol anitzeko programak susta ditzaten. Toki entitateek irailaren 17ra arte aurkez dezakete eskaera, modu telematikoan.