Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

NUKFk Gizakia Helburu erakundearekin elkarlanean arituko da adikzioen kontrako jarduerak Nafarroako udalerrietara eta enpresetara zabaltzeko

Noticia

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Gizakia Helburu elkartearekin elkarlanean arituko da elkarte horren jarduerak Nafarroako eremu guztietara eta enpresetara zabaltzeko. Juan Carlos Castillo lehendakariak konpromiso hori adierazi zien elkartearen zuzendari Alfonso Aranari eta lankidetza-proiektuen eta gizarte-eraginaren arduradun Maria José Palaciosi irailaren 17an NUKFren egoitzan haiekin izandako bilkuran.

Fundazioaren jarduerak berrikusi ondoren, bertako ordezkariek enpresen alorrean gehiago eragiteko erabakia azaldu zioten Castillori, eta Federazioaren babesa eskatu zioten, udalek beren eskaintza beren udalerrietako enpresetara eraman ahal izan zezaten.

Era berean, azaldu zuten erakundearen helburua dela udalekin lankidetzan aritzea zerbitzuak modu deszentralizatuan emateko, eta, horretarako, udalaren lokalak erabili beharko liratekeela. Egun, Gizakia Helburu fundazioak Iruñean, Lizarran eta Tuteran ditu egoitzak.

Gizakia Helburu elkarteak, duela 31 urtetik hona, adikzioak dituzten milaka pertsonari laguntzen die tratamenduan, errehabilitazioan eta gizarteratze eta laneratzean, haien bizitzak berreskuratzeko helburuarekin. Prebentzioaren eta sentikortzearen alorrean ere darabil lanean.

Esan bezala, gaur egun alkoholaren eta drogen aurkako prebentzio- eta esku-hartze-lana indartzen ari da enpresen esparruan.

Bere jarduera orokorra gauzatzeko, lankidetza-hitzarmenak ditu Nafarroako hainbat udalekin, eta horietan hainbat jarduera egiten ditu.