#ELKARLANERAKO ORDUA DA

6 iraila, 2021
By

GGKEek eta erakundeek nazioarteko elkarlana sendotzeko deia egin dute pandemiak irakatsitakoa erabilita

2021eko irailaren 6a. Koronabirusaren pandemiak agerian utzi du arazo kolektiboei irtenbidea bilatzeko eragile guztien arteko elkarlana ezinbestekoa dela.  Testuinguru horretan, garapenerako elkarlanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeek, GGKEek, sustatuta eta beste zenbait erakunderekin batera kanpaina bat abiatu dute nazioarteko elkarlan handiagoa eta hobea aldarrikatzeko. Nafarroan, GGKEen Koordinakundeak, Nafarroako Gobernuak, NUKFk eta Iruñeko Udalak sustatu dute kanpaina.

Hilabete honetan zehar, sustatzaileek zenbait jarduketa eginen dituzte; hala nola, artikuluak zabaltzea hainbat hedabidetan eta irrati zein telebista saioetan parte hartzea.

NUKFk esaterako, bi txosten argitaratuko ditu hil honetako Concejo aldizkarian; dezentralizaturiko elkarlanari buruzkoa bata eta bidezko merkataritzari buruzkoa bestea.

Juan Carlos Castillo: toki entitateetan elkarlana sendotzea

Kanpainaren aurkezpen-saioan Juan María Erice Koordinakundearen presidenteak;  Andrés Carbonero Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaietarako zuzendari nagusiak; María Caballero Iruñeko zinegotziak eta Juan Carlos Castillo NUKFko presidenteak parte hartu dute.

Castillok egindako mintzaldi laburrean toki entitateek nazioarteko elkarlanean duten garrantzia gogoratu nahi izan du. Halaber, nabarmendu du toki entitateek ez dituztela haien programak eta aurrekontuak murriztu ez 2008ko krisian ezta koronabirusarenean ere.   Hala ere, udalbatzei beren jarduerak hobetzen jarraitzeko eskatu die, bai eta estatuko eta nazioarteko erakundeei erantzukizun handiagoa hartzeko ere.

 

Kanpainaren iragarkia

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA