Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Jardunaldi birtuala: “Por tu salud, muévete de forma sostenible”.

JARDUNALDIAK ETA IKASTAROAK

Datorren irailaren 16an, Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak  eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak “Por tu salud, muévete de forma sosteniblelelopean jardunaldi birtuala antolatu dute elkarlanean.

Jardunaldiak web-mintegi formatua izanen du eta zenbait erakunde publikoren ordezkariak mugikortasunaren eta osasun fisikoa zein mentalaren arteko harremanaren inguruan eztabaidan arituko dira, 2021eko Europako Mugikortasunaren Astearen gai nagusia dena. Gainera, mugikortasunaren alorreko politika sektorial nagusien ikuspegi orokorra emanen digute eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak alor horretan duen eraginaren inguruan ere arituko dira. Halaber, jardunaldiak gizarte eragileen parte-hartzea izanen du, mugikortasuna eta haurtzaroaren inguruan arituko direnak eta mugikortasun jasangarriaren alorrean esperientzia arrakastatsuak partekatuko dituzten udal batzuek ere parte hartuko dute mintegian.

Horretaz gain, jardunaldiaren bigarren zatian, 2020ko eta 2021eko Espainiako Mugikortasunaren Astea Sarien (SEMS Sarien) banaketa eginen da eta ikusle gisa gonbidaturik zaudete.

Ondorengo estekan jardunaldiaren behin behineko egitaraua eta izen-emateko esteka ikus ditzakezue (toki mugatuak daude):

https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/medio-ambiente-urbano/movilidad/sem_2021.aspx

Ondorengo estekatik ere izen-eman dezakezue:

https://attendee.gotowebinar.com/register/7116182608089167373