Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

FEMParen Etengabeko Prestakuntza Plana

JARDUNALDIAK ETA IKASTAROAK

FEMParen Prestakuntza Planaren xedea da toki-administrazioa modernizatzen eta herritarrei emandako zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzea, prestakuntza espezializatuaren bidez.

Helburu horretan aurrera egiteko, 2021eko Prestakuntza Planean FEMPek E-LEARNING FORMATUKO PRESTAKUNTZA EKINTZAK EGITEN DITU EDUKI PROPIOEKIN. Prestakuntza ekintza horiek 2021eko irailetik azarora eginen dira; datak zehazteke daude oraindik. 

FEMParen IKASTAROAK

IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK: Parte-hartzeko eskaera egin dezakezu FEMParen prestakuntza atalera sartuta.

FEMParen web-orrian erabiltzaile gisa erregistratua ez bazaude, aldez aurretik bertan erregistratu beharko duzu http://formacion.femp.es/formacion.

Erregistroa egin ondoren, zure posta elektronikoan jasoko duzu sarbide-gakoa. Erabiltzailea (erregistroko helbide elektronikoa) eta sarbide-gakoa izan ondoren, sartu ikastaroan izena emateko gunean, sartu erabiltzailea eta pasahitza eta sakatu izen-ematea eskatzeko botoia. Posta elektroniko bat jasoko duzu automatikoki, zure erregistroa berresteko, eta, zure izen-ematea onartuz gero, zure posta elektronikora jakinaraziko zaizu ahalik eta lasterren.