Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Ingelesezko eta frantsesezko murgiltze ikastaro berriak udarako

JARDUNALDIAK ETA IKASTAROAK

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak eta CNAI sozietate publikoak ingelesezko eta frantsesezko murgiltze ikastaro berriak antolatu dituzte uda honetarako.

CNAIko programa guztien antzera, udako udaleku hauek Nafarroako herri guztietan -batez ere landa-eremuetan-, hala nahi duten guraso elkarteetan edo ikastetxeetan egiteko diseinatuta daude, hizkuntza-prestakuntzarako sarbidea bultzatzeko helburuarekin, haien tamaina edo kokapen geografikoa edozein dela ere. Jarduera honek Nafarroako kohesio soziala eta lurraldekoa sustatzeko duen rolaren garrantzia ikusirik, Zirauki, Iguzkitza, Leitza, Sesma, Olloki, Gares, Los Arcos, Tafalla, Lizarra, Tutera eta Iruñeko udalek ikastaro hauek haien herritarren esku jartzeko interesa adierazi dute.