Nafarroak apirilaren 22ra arte luzatu ditu edukieraren, mugikortasunaren eta eremu publiko eta pribatuko bileren murrizketak

7 apirila, 2021
By

Neurriak luzatzen dituen dekretua (21-04-8)

Osasun neurriak luzatzen dituen Foru Agindua (21-04-8)

Covid prebentzio neurrien infografia (21-04-9)

Nafarroako Gobernuak Covidaren alorrean hartutako azken neurriak apirilaren 22ra arte luzatzea erabaki du. Orobat, luzatu eginen ditu Osasun kontseilariak emaniko Foru Agindu batean jasotako ostalaritzari eta edukieraren mugei dagozkion neurriak bai eta lehendakariaren Foru Dekretu batean bildutako mugikortasuna eta esparru pribatuan zein publikoan bilerak murrizten dituzten neurriak ere.

Indarreko neurriak

Ostalaritzako barnealdeak itxita jarraituko du bai eta bingoen, joko-aretoen eta apustu-etxeen barnealdeak ere. Azalera ertain eta handiko merkataritza-guneetan edukiera %30ean mantendu eginen da eta ezingo da amankomuneko eremuetan egon ez eta josteta eremuak erabili ere. Txikizkako saltokietan berriz, %50eko edukiera mantenduko da. Bere horretan dirau halaber, ekitaldietarako funtzio anitzeko espazioen barnealdean ospakizun sozialak eta olgetakoak nahiz familiarekin edota lagunekin egiteko debekua horiek jatekoak eta/edo edatekoak tarteko dituztenean.

Gainera, indarrean jarraituko du gaueko mugikortasunari ezarritako mugak (23:00etatik 6:00etara mugikortasuna debekatuz), erkidegoaren itxiera perimetralak eta esparru pribatuan zein publikoan biltzeko mugak. Bilera horietan, gehienez ere, 6 pertsona elkartu ahalko dira esparru publiko irekietan eta 4 pertsona esparru publiko itxietan, salbu eta bizikidetza-unitate bereko pertsonak badira. Eremu pribatuan, bilerak bizikidetza-unitatera mugatzen dira.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA