Mintegia: Gardentasunaren diseinua: toki entitate txiki eta ertainentzako tresnak

6 apirila, 2021
By

FEMPeko Gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren aldeko toki entitateen sareak online mintegia antolatu du gaztelaniaz “El diseño de la transparencia: herramientas para las Pequeñas y Medianas Entidades Locales” izenburupean.

Mintegiaren data:

Apirilak 26, 27 eta 30

Ordutegia: 9:30etik 13:30era

Nori zuzendua:

Toki entitateetako eta, bereziki, toki entitate txiki eta ertainetako politikari, zuzendari eta teknikarientzat.

Mintegiaren helburua:

  • Toki entitate baten gardentasun-eredua aldatzea erraztea, gaur egun dagoen eredutik (toki entitate batek dagoeneko eginda dagoen informazioari gardentasuna eman behar dio) beste eredu batera igaroz. Eredu berri horretan, dokumentuen edukia diseinatu eta sortuz, gardentasuna planifikatzen da.
  • Gardentasuna planifikatzeko tresnak aurkeztea.

 

1. saioan izena emateko esteka: 1. SAIOAREN ESTEKA

Gardentasuna toki administrazioan: Gardentasun formaletik gardentasun eraginkorrera.

2021eko apirilak 26. Ordutegia: 9:30etik 13:30era

  • Ikastaroaren hasiera. Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa. Joaquín M. Burgar eta Ismael Yuste (koordinatzaileak)
  • Gardentasunaren egungo egoera toki administrazioan. Joaquín Meseguer Yebra
  • Gardentasun formaletik gardentasun eraginkorrera. Miguel Ángel Blanes Climent

 

2. saioan izena emateko esteka: 2. SAIOAREN ESTEKA

Gardentasun eraginkorra: Gardentasuna diseinutik hasita.

2021eko apirilak 27. Ordutegia: 9:30etik 13:30era

  • Udal gardentasunaren ordenantza: araudi-esparrua gure errealitatera egokituz. Javier Brines Almiñana
  • Herritarrentzako dokumentu irekiak ekoizteko prozesuak eta datuak. Sonia Crespo Nogales

 

3. saioan izena emateko esteka: 3. SAIOAREN ESTEKA

Gardentasun eraginkorra eta dokumentuen kudeaketa.

2021eko apirilak 30. Ordutegia: 9:30etik 13:30era

  • Dokumentuak klasifikatzea irisgarritasun eta publizitatearen berme gisa. Rosario Lopaz Pérez
  • Datu irekiak administrazio garden batean. Antonio Ibáñez Pascual
  • Mahai ingurua: Informazioa eta informazio hori jendaurrean jartzea: mugak eta diseinua. Nondik hasi toki administrazio txiki eta ertain batean? Parte hartzaileak: Javier Brines Almiñana, Rosario Lopaz Pérez, Sonia Crespo Nogales, Antonio Ibáñez Pascual. Moderatzaileak: Ismael Yuste García eta Joaquín M. Burgar

 

Zure nabigatzailean jardunaldiaren esteka ez badabil, proba ezazu esteka kopiatu eta beste nabigatzaile batean itsatsita.

Zabalkunde-jardunaldi honen izaera dela eta, ez da bertaratze-ziurtagiririk egitea aurreikusi.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA