Toki entitateek autonomia erkidegoetara iritsiko diren Europako Covid-19 berreskuratze funtsetan parte hartu behar dutela azpimarratu du FEMPek

6 apirila, 2021
By

Espainiako Udal eta Probintzien Federazioaren (FEMParen) Gobernu Batzordeak adierazpen instituzionala onetsi zuen aho batez martxoaren 30ean toki entitateek autonomia erkidegoek bi lerro espezifikoetan jasoko dituzten funtsen %15 jasotzea eskatzeko. Hain zuzen ere, erkidegoek jasoko dituzten funtsek osotara 15.000 milioi euro izanen dira.

Zehazki, Europatik jasoko dituzten “REACT-EU” funtsak izanen dira (Osasun arlokoak kenduta) bai eta, Espainiako Gobernutik jasoko dituztenak ere (enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako zuzeneko laguntzei dagozkienak).  Lehenengo diru-partidaren arabera, erkidegoetako administrazioek 8.000 milioi euro jasoko dituzte zuzenean Europatik osasun, hezkuntza, enpresa eta gizarte politikako gastuetarako. Beste partidak berriz, 7.000 milioi euro ditu merkataritza, turismoa, ostalaritzarako eta autonomoentzako.

FEMPek egindako proposamenaren arabera, autonomia erkidegoek aipatu 15.000 milioi horietatik %15 transferituko die toki entitateei, haien populazioaren arabera eta osasuneko gastuak kendu ondoren. Toki entitateek jasoko duten kopuru horrekin hezkuntza, enpresa, ostalaritza edota tokiko ekonomiaren alorreko gastuei aurre egin ahal izanen diete.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA