400.000 euroko dirulaguntza deialdia argitaratu da toki entitateek kirol instalazioak eraberritu ditzaten

6 apirila, 2021
By

Kultura eta Kiroleko Departamentuak 400.000 euroko zuzkidura duen dirulaguntza argitaratu du, toki entitateek kirol instalazioak eraberritzeko inbertsioak egin ditzaten 2021ean. Eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 29a izango da.

Deialdiak helburu du instalazioak araudira egokitzea, eta, bide batez, zerbitzuak hobetzea erabiltzaileei. Nolanahi ere, deialdi honen oinarrietan aipatzen diren kirol instalazioak egokituko zaizkio Foru Komunitateko Kirol Instalazioen Oinarrizko Eskuliburuari eta/edo NIDE araudiari, Nafarroako Kirolaren Institutuaren irizpidearen arabera, bai eta eraikinen gaineko araudi orokorrari ere.

Deialdiaren oinarrien arabera, inbertsioak bideratuko dira jadanik eraikita dauden instalazioen beharrezko eraberritze lanetara soilik. Alde batera utziko dira obra berrietarako eta handitze lanetarako inbertsioak. Obrak 2021eko azaroaren 15a baino lehen bukatu behar dira.

2021eko martxoaren 30eko 71. NAO

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA