Toki entitateek saldo positiboarekin itxi zuten 2020a, zortzigarren urtez jarraian, nahiz eta Covid-19 izan

31 martxoa, 2021
By

Espainiako toki entitateek 2.870 milioi euroko superabitarekin itxi zuten 2020a (estatuko Barne Produktu Gordinaren %0,26), nahiz eta koronabirusaren krisiak desorekak eragin.  Urtebete lehenago, superabita BPGaren %0,3 izan zen.

Diru-sarrerek %5,7 egin zuten behera estatuko ogasunak araubide erkidearen udalerriei egindako transferentziak %3,5 hazi baziren ere. Gastuak, berriz, %4,8 murriztu ziren.

Estatuko administrazio guztiek %10eko defizita izan zuten, eta ia %11ra iristen da Europak Sarebekin (“banku txarrarekin”) kontabilitatean eskatu dituen doikuntzak kontuan hartuz gero.

Covid krisiaren ondoriozko gastuaren igoera ia osoa Estatuaren kontura izan zen (40.000 milioi 44.000 milioitik), 20.000 milioi Gizarte Segurantzako Sistemarako eta 16.000 milioi autonomia-erkidegoetarako.  Izan ere, erkidego horien defizita %0,21ean gelditu zen eta horietatik 9k urtea superabitarekin itxi zuten. Ministerioaren txostenaren arabera, 180 milioiko defizita dago Nafarroan.

Gizarte Segurantzaren Covid gastuaren zenbatekoa 29.300 milioira iritsi zen.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA