NUKFren Batzorde Betearazleak Nafarroako toki entitateek Europako Next Generation funtsetan parte hartzeko ...
INFORMAZIO GEHIAGO
FEMParen Herritarren Gardentasunaren eta Partaidetzaren aldeko toki entitateen sareak on line mintegia antolatu du “Taller de Evaluación de Programas y Políticas Públicas I” izenburupean.
Nori zuzendua: Nagusiki, toki entitateen politikariei, zuzendaritza-kargudunei eta teknikariei zuzendua dago.
Oharra: Lantegi bat denez, ikasle kopurua mugatua da eta, hala behar izanez gero, hautaketa bat eginen da.
Egunak: 2021eko apirilak 6, 8, 20 eta 22
Ordutegia: 9:00etatik 12:00etara (apirilak 6, 8 eta 22) eta 9:00etatik 13:00etara (apirilak 20)
Ikastaroaren iraupena: 12 ordu (4 egun, 3 ordu egunean lehenengo 2 egunetan, 4 ordu hirugarren egunean eta 2 ordu azken egunean mahai-inguru formatuan).
Ikastaroaren helburua:
1.- Programak eta politikak ebaluatzeko ereduak azaltzea eta eztabaidatzea, helburuak, eskakizunak eta irismena kontuan hartuta.
2.- Programen eta politiken ebaluazioak egiteko metodologiak eta tresnak kontrastatzea
3.- Parte-hartzaileek programa edo politika publikoa ebaluatzeko proiektu bat diseinatzea eta aurkeztea.
4.- tokiko sektore publikoan programen edo politiken ebaluazioaren baldintzatzaile eta potentzialei buruzko ezagutza partekatua sortzea.
Metodologiari dagokionez, sakontze-ikastaroak irakasle-taldearen azalpen magistrala eta parte-hartzaileen inplikazio aktiboa eskatzen duten dinamikak konbinatzen ditu. Dinamika horiek konbinatzen dute lehen bi saioetan (apirilaren 6an eta 8an) landutako edukiei lotutako kasu-azterketak egitea eta ebaluazio-proposamen bat egitea.
EGITARAUA ETA SAIO BAKOITZERAKO IZEN-EMATEA
David Sancho eta Miquel Salvador irakasleak
David Sancho eta Miquel Salvador irakasleak
David Sancho eta Miquel Salvador irakasleak
Mahai-ingurua Esther Segura eta Carles Peidró hizlariekin eta Ferran Martosek gidatua
Bi zatitan egituratuta dago azken parte hau. Lehenengoan, hizlariekin hizketaldia eginen da eta, bigarrenean, trebakuntzan parte hartu dutenei hitza emanen zaie.