Toki entitateek instalazioak eta boluntarioak jarriko dituzte txertatze fase berri baterako

19 otsaila, 2021
By

Toki entitateek lokalak, instalazioak eta boluntarioak jarriko dituzte Covid-19aren aurkako txertatze fase berri baterako, herritarren txertaketa orokorrari ekingo baitzaio eta egunean jarriko diren txerto kopuruak nabarmen eginen baitu gora. Hala adostu zuten joan den abenduaren 18an Santos Indurain Osasuneko kontseilariak eta NUKFk Juan Carlos Castillo presidentea buru zuen ordezkaritza baten bidez.

Lokalei dagokienean, Federazioaren presidenteak gogora ekarri zuen udalek, orokorrean, beharren arabera erabil ahal diren hainbat instalazio mota dituztela; kiroldegietatik hasi eta frontoiak edota bestelako espazio sozialak barne hartuta. Bestalde, boluntarioak jartzeari dagokionean, toki entitateek eskarmentua dute eta boluntarioak jarri dituzte dagoeneko zenbait udalerritan egindako baheketetan laguntzeko edota pertsonak txertaketa zentroetara garraiatzeko.

Izandako bilkuran, datozen egunetan osasuneko oinarrizko 57 eremuetako bakoitzean txertatze estrategiaren arduradun bat izendatuko dela jakinarazi zieten Osasuneko arduradunek alkateei prozesu osoaren logistika eta antolaketa koordinatzeko. Figura hori erreferentea izanen da udalerrientzat ere.

Bilerara bertaratu ziren Santos Indurain eta Carlos Artundo Osasuneko kontseilaria eta zuzendari nagusia; Marian Nuin Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren (NOPLOIren) zuzendari kudeatzailea; Ana Ariztegui oinarrizko osasun laguntzako zainketa asistentzialetarako zerbitzuaren burua; Jesús María Rodríguez Toki Administrazioaren zuzendari nagusia; Juan Carlos Castillo NUKFren lehendakaria eta Iruñeko, Antsoaingo, Arangurengo, Agoizko eta Aurizberriko alkateak.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA