Nuevo Futuro elkarteak abian dituen gazteentzako gizarte- eta hezkuntza-programak aurkeztu dizkio NUKFri

19 otsaila, 2021
By

Nuevo Futuro elkarteak bere 50. urteurrenaren testuinguruan, bilera egin zuen otsailaren 19an Juan Carlos Castillo NUKFren lehendakariarekin elkarteak Foru Komunitatean duen jardunaren berri emateko. Elkarteak, bereziki, Nafarroako zenbait udalerritan abian duen gazteentzako gizarte- eta hezkuntza-programa aurkeztu zuen. Bilkuran, elkartearen aldetik Elena Vizcay zuzendariak eta Jon Echeverría proiektuen arduradunak parte hartu zuten eta NUKFren aldetik lehendakariaz gain Berta Enrique idazkari nagusiak.

Nuevo Futuro haurren eskubideen sustapenean eta defentsan lan egiten duen GGKEa da eta adin txikikoen harrera-etxeetan programak egiten ditu Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako 107 plaza dituelarik. Halaber, adopzio ondoko eta familia-harrerako laguntza eskaintzen du eta nazioarteko garapen lankidetza; eta gizarte- eta hezkuntza-proiektuak garatzen ditu.

Bilera, hain zuzen ere, gizarte- eta hezkuntza-proiektuen atalari buruzkoa izan zen toki esparruarekin harreman zuzena duelako eta, sarritan, tokiko erakundeen laguntza izaten duelako.

Atal horretako lehenengo lan-lerroa gazteentzako enplegua sustatzeko programa bat da eta Lizarran, Uharten, Atarrabian, Corellan eta Cintruenigon zenbait esperientzia egin dira dagoeneko.  Kontratazio txikiak eginez gazteak lan arloan dinamizatzea da helburua.

Gizarte- eta hezkuntza-alorreko bigarren lan-lerroa kaleko hezkuntza da tokian tokiko errealitateari egokitutako metodologia informalak baliatuz. Hain zuzen ere, apirilaren 22an amaitu eginen da Tuteran, Cintruenigon, Corellan eta Fiteron egindako mota horretako programa.

Azkenik, “Eskolaren eta kalearen artean” deituriko hirugarren lan-lerroak batxilergoko ikastetxeei esparru ez-formaletik eta elkarlanean laguntza ematea du helburu.

Federazioaren lehendakariak GKEarena bezalako ekimenak balioetsi zituen, gizarte-sarea hobetzen laguntzen dutenak kalea bezalako arloetan; sarritan hezkuntza eta sozializazio instituzionalizatua ez baitira arlo horietara iristen. Horri dagokionean, Nuevo Futuro elkartearen lana toki entitateen artean zabaltzeko konpromisoa hartu zuen.

 

 

 

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA