Toki entitateek aldeko txostena eman diote Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuari baina aholkularitza zerbitzu bat sortzearen eta laguntza ekonomikoak abiatzearen baldintzapean

18 otsaila, 2021
By

Klima aldaketaren aurka borrokatzeko politikekin lerrokatzen den legearen helburuekin bat datoz alkateak

Dagoeneko 160 udalek baino gehiagok Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna sinatu dute. Itun horren bidez 2030erako Berotegi Efektuko Gasen (BEGen) isurketak %40 murrizteko konpromisoa hartu dute.

 

Iruña, 2021eko otsailaren 18a. Toki Araubideko Foru Batzordeko toki entitateen ordezkariek aldeko txostena eman diote Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuari, baina Nafarroako Gobernuak aholkularitza zerbitzu bat sortzearen eta toki entitateei eta herritarrei zuzendutako laguntza ekonomikoak abiatzearen baldintzapean, legeak barne hartzen dituen helburuak betetzen direla bermatzeko. Proposamenaren oinarria da epe labur samar batean jarduera eta inbertsio ugari egin beharko direla, bai herritarren aldetik, bai erakundeen aldetik.

Alkateek legearen beharrarekin eta helburuekin bat datozela adierazi diote Gobernuari berotze globalaren eta klima aldaketaren aurka borrokatzea asmo duelako eta arlo horretan Nafarroako gizartearen eta erakundeen konpromisoak gauzatzeko oinarriak ezartzen dituelako. Ildo horretan gogoratu behar da Nafarroako 160 udalek baino gehiagok sinatu dutela, jada, Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna; 2030erako berotegi efektuko gasen isurketak %40 murrizteko konpromisoa hartu duten toki entitateen mundu mailako mugimendua.

Izapidetze bidean den legeak hainbat arau barne hartzen ditu energia berriztagarriak sustatzeari, energia kontsumo publikoa eta pribatuaren eraginkortasunari, mugikortasun jasangarriari, klima aldaketa hainbat arlotan apaltzeari eta aldaketa horri egokitzeari bideratuta.

Legea asmo handikoa da eraikuntza bezalako arloetan, eta batez ere eraikuntza berrietarako baina baita lehendik daudenetarako ere. Arlo horretan, neurriak eguzki-energia fotovoltaikoa edo biomasa gehiago ezartzera bideratzen dira, edo gehien kutsatzen duten energia-iturriak ordezkatzera.

Legeak, halaber, argiterian eraginkortasun handiagoa eta mugikortasun jasangarriagoa sustatzen du. Gainera, Nafarroako Funts Klimatikoa sortzen du.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA