Amudisna Desgaitasuna duten Nafarroako Emakumeen Elkarteak erkidego osoko emakumeengana iritsi nahi du

10 otsaila, 2021
By

Amudisna desgaitasuna duten emakumeen elkartea 2019ko bukaeran jaio zen pertsona horien topaleku eta sustatzeko-gune izateko asmoarekin. Orain, urtebete baino gehiago lanean eman ondoren, elkartearen sustatzaileek Foru Komunitatearen zoko guztietara iritsi nahi dute eta lehentasuna landa eremuan jarri dute bertan, batzuetan, egoera zailagoa delako.

Helburu hori jarraiki, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin bi bilera egin dituzte, jada, eta udal, kontzeju eta gizarte zerbitzuetako mankomunitateetara zein tokiko emakumeen elkarteetara hurbiltzeko lan-plana prestatzen ari dira. Datozen hilabeteetan plan hori abian jarriko dute.

Mariví Remón eta Isabel Pérez Amudisnaren lehendakariak eta lehendakariordeak adierazi dutenez,  desgaitasuna duten emakumeek arazo eta erronka bereziei aurre egin behar dietela agerikoa delako sortu zen elkartea; emakume horien bizi-kalitatea eta sustapen pertsonala hobetzen laguntzeko asmoarekin. Elkartearen esku-orri batean adierazten dutenez, Amudisna “laguntza ematera, informatzera, elkarrekin egotera bideratutako topalekua da eta, orokorrean, desgaitasuna duten emakume guztiei laguntza eman nahi die eta haien ahotsa izan nahi du, landa eremuko emakumeak barne hartuta; egun, are egoera zailagoa baitute. Ibiltzea galarazten diguten oztopo guztiak desagerrara nahi ditu Amudisnak”.

Elkarteak bere jardunaren barruan, hainbat jarduera eta on line zein aurrez aurreko ikastaro eskaintzen dizkie bazkide eta jarraitzaileei. Gainera, orain “besarkadaren telefonoa” izendatu duten ekimena bultzatzen ari dira, entzute aktiboa, laguntza psikologikoa eta ikusgarritasuna uztartzen dituen telefono zerbitzua alegia.

Datozen asteetan, Amudisna Nafarroako toki entitateekin harremanetan jarriko da elkartearen berri emateko eta entitateen laguntza lortzeko elkartea udalerrietako desgaitasuna duten emakumeengana helarazteko. Bien bitartean, elkartearen jardunaren berri izateko sare sozialetara eta sortzen ari diren web orrira jo daiteke.

Hauexek dira elkartearekin harremanetan jartzeko bideak:

Tel.: 676 95 62 20

e-posta: info@amudisna.org

 

 

Argazki oina

Mariví Remón eta Isabel Pérez Amudisnaren lehendakaria eta lehendakariordea Berta Enrique NUKFren idazkari nagusiarekin bideokonferentzia batean.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA