Nafarroako Gobernuak murrizketa berriak onetsi ditu koronabirusaren hedapena geldiarazteko

13 urtarrila, 2021
By

Murrizketa berrien Foru Dekretua 21-01-14

Murrizketa berrien Foru Agindua 21-01-14

Murrizketa berriei buruzko infografia 21-01-15

Maiz egindako galderak

Nafarroako Gobernuak murrizketa berriak onetsi ditu handituz doazen koronabirusaren kutsatzeak gelditzeko.  Neurriok bi asteko indarraldia izanen dute ostiral honetako, urtarrilak 15eko, 00:00etatik aurrera. Hala ere, edozein momentutan berrikusi ahalko dira, ziurrenik astebete igaro ostean. Honakoak dira neurri berri horiek:

– Ostalaritzako lokalen terrazetan eta upeletan erretzeko debekua.

– Ostalaritzaren ordutegiaren murrizketa; 21:00etan itxi beharko dute lokalek.

– Merkataritza-guneen eta txikizkako merkataritzaren edukiera %50etik %30era murriztu da.

Ezingo da erre kalean mugimenduan. Geldirik eta pertsonen arteko bi metroko tartea errespetatuz erre ahalko da soilik.

Bestalde, langileen sarrerak eta irteerak era mailakatuan egiteko gomendatu die Gobernuak enpresei eta administrazioei. Gainera, mugikortasunak Foru Komunitatera mugaturik jarraituko du eta etxeko bilkuretan, orain arte bezala, gehienez ere bi bizikidetza-unitate desberdinetako 6 pertsona elkartu ahalko dira, unitate bakarreko pertsonak biltzea gomendatzen den arren.

Etxeratzeko ordua bere horretan mantentzen da 23:00etatik 6:00etara.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA