Dirulaguntzak HIRI EREMUAK BERRESKURATZEKO; 2020ko deialdia.

9 urria, 2020
By

NUKFk hitzarmena berritu du “La Caixa” eta CAN banku fundazioekin, Nafarroako Gobernuaren gizarte-enplegua sustatzeko deialdien babesean toki entitateek egindako proiektuen finantzazioa osatzeko. Proiektua HIRI EREMUAK BERRESKURATZEA deitzen da eta laguntzen deialdia du, zeinetan 2.000 biztanle bitarteko Nafarroako toki entitateek har baitezakete parte.

Dirulaguntzak helburu du deialdiaren oinarrietan aipatzen diren Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntzen deialdien babesean kontratatutako pertsonekin egiten diren proiektuetako materialen kostua finantzatzea.

Laguntzok norgehiagokako araubidean banatuko dira; dirulaguntzaren portzentajea, hartara, eskatutako gastu finantzagarrien bolumenari dagokiona izanen da, betiere hitzarmenari esleitutako 115.000 euroko zuzkiduraren barnean. Nolanahi ere, lortzen ahal den laguntzarik handiena 2.500 eurokoa da. Diru-kopuru hori handiagoa izan daiteke zuzkidura erabilgarririk badago jasotako eskaeren ondoriozko gastu finantzagarria zenbatu ondoan.

Honekin batera doazkizu laguntzen deialdia eta inprimaki bat, bete behar duzuna zure toki entitateak eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, esan nahi baita, 2.000 biztanle baino gehiago ez badu eta jarduketak deialdi horietako edozeinen babesean kontratatutakoek eginak badira.

61E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2020. urteko deialdia onesten duena toki entitateei dirulaguntzak emateko, enplegu sozial babestuko proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 502267. (2020ko 81. NAOa, apirilaren 20koa).

55E/2020 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: “Toki entitateentzako dirulaguntzak langabeak kontratatzeagatik.” DDBN identifikazioa: 494871. (43. NAOa, 2020ko martxoaren 3koa).

 1878E/2020 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onesten baita, Nafarroako toki entitateei zuzendurik, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak kontrata ditzaten, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.  DDBN identifikazioa: 512311. (157. NAO, 2020ko uztailaren 17koa).

Proiektu bakarra aurkezten ahal du toki entitate bakoitzak. Hala ere, entitate onuradunek zer elkarteri dauden atxikirik horien bidez eskatu ahalko dituzte laguntzak baldin eta biztanle-mugaren baldintza betetzen badute eta haiek badira materialen gastuen kargu egiten direnak, hots, haiek badira fakturen titularrak.

Eskaerak posta bidez igorri behar zaizkio NUKFri, jakinarazpen honekin batera doan inprimakiaren bidez, eta hor zehazten diren jarraibideak betez. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

DEIALDIAREN OINARRIAK

DEIALDIAREN ESKABIDE-ORRIAK

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA