Ogasunak udalentzako neurriak dituen Lege-dekretu berria iragarri du aurreko dekretuan aurreikusitako funtsak kenduta

14 iraila, 2020
By

Datozen astetan, Ogasun Ministerioak Errege Lege-dekretu berria kaleratuko du toki entitateek baliabide gehiago eta aurrekontu-marjina handiagoa eduki dezaten COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egin ahal izateko.  Hala ere, dekretu berriak ez ditu indargabetutako aurreko dekretuak aurreikusten zituen funts galduko 5.000 milioiko funtsa ezta hiri-garraiorako 1.700ekoa ere barne hartuko. Gainera, ez du udalen kutxetako gerakinak erabiltzeko aukera ematen. Bestalde, Ministerioak ez du adierazi udalekin testu berria adostuko ote duen.

Dekretu berrian, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioarekin (FEMParekin) itundutako neurriak, ustez adostasun handiena jaso zutenak, sartuko dira.

María Jesús Montero Ogasun Ministroak iragarri duenez, Ogasunak konturako ekarpenak egiteko eta tokiko finantzazio sistema likidatzeko konpromisoa hartu du. Gainera, 2020an gastu-araua eteteko asmoa du eta arazoak dituzten udalei finantza-baldintza hobeak eskaintzeko, besteak beste.

Errege lege-dekretu berriak aurreko arautik berreskuratuko dituen eta Behe Ganberaren babes zabala zuten neurrien artean, 2020rako gastu-araua etetea dago. Halaber, 2019ko superabitaren erabilera 2020ra luzatzea, finantzen aldetik jasangarriak diren inbertsioak finantzatzeko.

Era berean, 2019an hasitako eta 2018ko superabitarekin finantzatzen ari diren finantzen aldetik jasangarriak diren proiektuak 2021ean amaitu ahal izatea baimenduko da.

Halaber, 2019ko superabita 2020an gastua finantzatzeko erabili ahal izatea aurreikusi da; betiere 2020ko ekitaldia aurrekontu-oreka mantenduz ixten bada.

Bestalde, Ogasunak egoera ekonomiko kaskarrena duten udalerrien egoera arintzeko neurriak bilduko ditu dekretu berrian. Modu horretan, finantza arriskuan dauden Toki Entitateek Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituzten zorrak Antolamendu Funtsarekin ordaindu ahalko dituzte. Horretaz gain, udal horiei Funtsarekin dituzten zorrak kitatzea baimenduko zaie kreditu entitateekin egindako maileguetara joz hornitzaileei ordaintzeko. Neurri horri esker udal askok dituzten doitze planak amaitu eginen lirateke.

Kaudimen arazoak dituzten entitateei dagokionean aldiz, dekretu berriak epe motzeko zorra epe luzeko zorra bihurtzea ahalbidetzen du altxortegiko tentsioak arintzeko.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA