Covid-19aren eraginez ikastetxeetako eta musika eskoletako garbiketa-lanen gainkostua finantzatzen lagundu dezala eskatu dio NUKFk Nafarroako Gobernuari

11 iraila, 2020
By

Covid-19aren krisia dela-eta ezarritako protokoloen eraginez ikastetxe, 0-3 urtekoen eskola eta musika eskoletako garbiketa-lanen gainkostua finantzatzen lagundu dezala eskatu dio Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) Nafarroako Gobernuari.

Eskaera hori helarazi zion Juan Carlos Castillo Federazioaren lehendakariak Gobernuari joan den irailaren 10ean Toki Administrazioaren Departamentuaren buruekin izandako bilkuraren barruan, krisiaren hasieran bi aldeek aldian behin egiten dituzten topaketen barruan.  Modu horretan, beraz, egun batzuk lehenago Federazioaren Batzorde Betearazlean adierazitako aldarria helarazi zion Castillok Gobernuari.

Ukitutako ikastetxeak udalen jabetzakoak dira eta bertako garbiketa-lanak udalen eskumena dira legeak eraikinen “mantentze eta kontserbazio” gisa definitzen duenaren barruan. Hala ere, osasun neurri berriek kontzeptu hori gainditzen dutela dirudi.

Zenbait daturen arabera, badirudi Covid-19aren ondorioz ezarritako garbiketa protokolo berriek garbiketa-lanen kostua %20 eta %30 artean garestitu dutela.

Egoera bereziki garestia da beste udalerri batzuetako ikasleak joaten diren eskola-kontzentrazioak dituzten udaletan, eta, beraz, ikastetxe handi samarrak dituzten udaletan, biztanleriaren premiak baino handiagoak, nolanahi ere.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA