Kongresuak indargabetu egin du udalen gerakinak erabiltzeari buruzko Errege Lege-dekretua

10 iraila, 2020
By

Iruña, 2020ko irailaren 10a. Diputatuen Kongresuak gaur goizean indargabetu egin du abuztuaren 4ko 27/2020 Errege Lege-dekretua, izaera berezia eta premiazkoa duena eta toki entitateei finantza neurriak ezartzen dizkiena.  Dekretuak aurreikusten zuen udalek beren altxortegiko gerakinak Estatuari emateko aukera, eta, horren truke, Estatuak itzuli beharrik gabe maileguaren zenbatekoaren heren bat emango ziela hori egiten zuten entitateei.

Lege-dekretuak Gobernuaren eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioaren (FEMParen) arteko akordioa zuen oinarri. Federazioak lehendakariaren kalitatezko botoarekin eta PSOE alderdiaren babesarekin soilik onetsi zuen akordioa; gainontzeko alderdiek akordioren aurka azaldu ziren.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren Batzorde Betearazleak berriz, joan den abuztuaren 12an Ogasunaren eta FEMParen arteko hitzarmena arbuiatzea onetsi zuen.

Udalek Gobernuari haien aurrezkiak ematearen aurka azaldu diren alkateek berehala negoziazio berri bat abiatzeko eskatu dute, eta Estatuak udalei hainbat kopuru emateko, baldintzarik gabeko 5.000 milioiko funtsa barne Estatuak autonomia erkidegoentzako 16.000 milioiko funtsarekin egiten ari den bezala. Horretaz gain, alkateek haien gerakinak erabili ahal izatea aldarrikatzen dute ekonomia eta gizartea suspertzen laguntzeko.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA