Jardunaldia: isurtzerik gabeko mugikortasunaren alde

4 iraila, 2020
By

Datorren irailaren 17an Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak jardunaldi birtuala antolatu du “Isurtzerik gabeko mugikortasunaren alde” lelopean.

Web-mintegi formatua duen jardunaldi horretan zehar, zenbait erakunde publiko eta pribatuen ordezkariek hiri-garraioaren eta garraio jasangarriaren azken berritasun eta aurrerapenei buruz eztabaidatuko dute. Zehazki, isurtzerik gabeko mugikortasuna lortzeko helburuaren inguruan arituko dira hori baita 2020ko Mugikortasunaren Europako Astearen leloa.

Horretaz gain, jardunaldiaren bigarren zatian, 2019ko Espainiako Mugikortasun Astea Sarien (SEMS Sarien) banaketa eginen da.

Honako estekan jardunaldiaren behin behineko agenda ikus dezakezu:

https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/medio-ambiente-urbano/movilidad/sem_2020.aspx

Izena emateko esteka (toki mugatuak daude):

 

https://attendee.gotowebinar.com/register/3473338949823714064

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA